Zientzia Azoka

1. Helburuak.

• Gazteen artean zientziarekiko interesa sustatzea.

• Benetako eta eguneroko zientzia ezagutzeko esperientziak eskura jartzea.

• Proiektuarekin lotutako esperientziak Estatu osoan eta munduan zehar partekatzea, antzeko esperientziak egiten dituzten taldeekin.

2. Ezaugarriak.

• Zientzia Azoka gazteek garatutako proiektuen azoka da, ikerketa zientifikoa barnetik bizitzeko aukera bat. Hala, ikasleek ikasturte osoan zehar jorratuko dute aukeratutako gaia, galderen, ikerketaren eta diseinuaren bitartez.

• Lan hori gauzatzeko, ikertzaile profesionalen laguntza jasotzeko eta horiekin abenturak eta bizipenak trukatzeko aukera izango dute.

• DBHko eta Batxilergoko 12 eta 18 urte bitarteko gazteek parte har dezakete.

• Gutxienez 2 eta gehienez 4 kidez osatutako taldeetan hartu beharko dute parte.

• Informazio gehiago nahi izanez gero, jo ezazue honako web-orri honetara: http://zientzia-azoka.elhuyar.eus

3. Modalitateak.

Bi modalitate hauetako bat aukeratu daiteke:

a) Ikerketa-proiektua: Proposatutako arazo bati konponbidea ematen dion edo

proposatutako galdera bati erantzuna ematen dion ikerketa-lan bat egitean datza.

b) Proiektu teknologikoa: Proposatutako erronka edo arazo bati irtenbidea ematen dion produktu teknologiko bat diseinatzean edota garatzean datza.

Lanak gaztelaniaz, euskaraz edo ingelesez egin edota aurkez daitezke.