Generoa eta bokazioak

Genero eta berdintasunaren ikuspuntua

Genero eta berdintasunaren ikuspuntuak bilatzen du inposatutako estereotipoetatik aldentzea, gizasemeei egokitzen zaizkien estereotipoen ezaugarriak emakumeengan eta, era berean, emakumeei egokitzen zaizkien estereotipoen ezaugarriak gizasemeengan onartzen dituelako. Sexuen ezberdintasuna eremu biologikotik ateratzen du eta berdintasun-kultura batera bideratzen du.

Ikuspuntu honek emakumeen eta gizasemeen arteko harremanez gain, harreman guztiak hartzen ditu kontuan, emakumeen artekoak eta gizasemeen artekoak barne.

Garrantzia duten puntuak dira:

· Lanerako rolen banaketa berdintasunean oinarritua.

· Estereotipoak baztertzea, batez ere zientzia eta ingeniaritzaren jarduerari lotutakoak.

· Generoen arteko berdintasuna bultzatzea, inguru osasuntsuetan nesken eta mutilen berdintasunezko garapena bideratzeko.

· Genero-ekitatea bilatzea, hau da, gizasemeen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna bizitzaren eremu guztietan, baldintza eta eskubide berdinetan parte hartzeko.

Emakumeak zientzian eta ingeniaritzan

Ez da inolako sekretua emakumeak beti egon direla zientzian eta ingeniaritzan. Zientzian interesa duten emakumeek aurkikuntza garrantzitsuak egin dituzte, jokoa aldatzen duten ikerketak egin dituzte eta zientzian, teknologian, ingeniaritzan eta matematikan (Stem) ikasketak egin dituzte. Istorio horiek deskubritzea eta partekatzea, eta neskatoak etorkizuneko zientzialari gisa ikustera animatzea lan garrantzitsua eta etengabea da zientzietako hezitzaileentzat.

https://naturzientziak.wordpress.com/2020/03/04/mujeres-en-la-ciencia/