Programazio analogikoa

Izenak dioen bezala, programazioa tresna digitalik gabe lantzeko proposamena izango litzateke. Ikasleak, fitxa batzuen bitartez, aginduen sekuentziazioa ulertzeko lehen urratsak emango ditu. "Aurrera", "atzera", "eskuinera bira", "ezkerrera bira".... bezalako ikurren bidez, ikasleak hainbat proposamen garatu ahal izango ditu.

Lanketa honek ere mailaketa bat izan dezake konplexutasunaren arabera, Adibidez, oinarrizko aginduetatik hasi, eta pixkanaka agindu berriak sartuz: soinuak egitea, mezuak bidali eta jasotzea (Scratch-en egin daitekeen moduan)...

Ikasleekin, beharren arabera, fitxa horiek sortu daitezke, baina badira zuzenean inprimatzeko prest dauden materialak ere.

Merezi du aipatzeak, programazioaren ikasketa ez dela berariazko helburu bat. Ikasleek irakurtzen eta idazten ikasten dute; baina helburua ez da ikasle guztiak idazle bilakatzea, ezta algebra ikasteagatik matematikari bilakatzea ere. Honela, programazioa ikasteak ere ez du esan nahi ikasleek informatikariak izateko helburu izan behar dutenik.