2019ko Urriaren 23a


Ordutegia


Bileraren ordugia: 14:00 etatik 16:00etara



Gai Zerrenda

  • Mintegikideen interesen araberako lan-talde proposamenak
  • Scratch: atal desberdinen ezagutza.
  • Mugimendua eta itxura.
  • Bigarren saio honetan hitz egindakoaren laburpena:

Mintegiko partaideen ezagutza maila eta interes desberdinetatik abiatuta, lan talde desberdinak egituratu ditugu. Honela, 4 azpi-talde egin dira egitekoaren arabera antolatuta:

    1. Beebot: LH lehen ziklorako aurreikusita, mintegikideen artean dokumentu partekatu bat sortu da. Bertan, gailu horrekin burutu daitezkeen hainbat jarduera proposamen erregistratuko dira taula batean. Jardueraren deskribapeaz gain, behaketarako adierazleak, baliabideak eta kontuan hartzeko hainbat aspektu jasoko dira.
    2. Mate-Scratch: Matematika jarduera proposamenak egingo dituzte saioetan zehar
    3. Scratch ezagueran sakondu: Ikastetxe batzuetan jada robotika eta programazio tailerrak egiten dituztenez, programak ematen dituen aukeretan sakontze lanetan arituko dira
    4. Scratch, lehen pausoak: Talde honek erronka txikien bitartez, programaren aukerak ezagutuko ditu..