Agenda 30


ZER DA ESKOLAKO AGENDA 30?

Ikastetxeetan aurrera eramaten den proiektu bat da. Ikas komunitate osoa kontutan hartuz, ikastetxeko eta ikastetxearen inguruko garapen jasangarria bultzatzea du helburu nagusi.

ZER DA GARAPEN JASANGARRIRAKO HEZKUNTZA?

Azken finean, elkartasuna bilatzen duen hezkuntza da, munduko egoeraz jabetzen lagundu, zentzuzko jokabideak eta portaerak sortarazi eta arrazoitutako erabakiak hartzera bultzatuko gaituela; hau da, BIODIBERTSITATEA zein ANIZTASUN KULTURALA errespetatu eta bultzatzeaz gain, hauetaz gozatzea ahalbidetuko du.

NOLA GAUZATZEN DA?

Kurtso honetatik aurrera ez dugu gai berezi bat landuko baizik eta GIH-etan (garapen iraunkorrerako helburuak) oinarrituko gara. 17 helburu desberdinak gure ongizatea eta ingurarena bermatzen dute eta horiek lantzen saiatuko gara kurtso osoan zehar gure ikastetxean.