Maiatzaren 10an, Udaletxeko erakusketa aretoan, Mungia Eskola Agenda 21eko Udal foroak eta interforoa egin ditugu. Helburuak honakoak izan dira: ikasleek Udalari egin dizkioten eskariak eta eskolak hartu dituen konpromisoak finkatzea (aurtengo gaia Ekonomia zirkularra) eta ikasleek herriko kideak direla sentiaraztea.
Ekintza honen bidez ikastetxe desberdinen arteko harremanak sustatzen dira eta Eskola Agenda 21eko lankidetza indartzen da.
HHko blogean irakurri ditzakezue berri osoak
"Non dago ura gure planetan? Dena edangarria al da? Zer egin dezakegu guk ur baliogarri hori zaintzeko?"
Hauek eta antzeko galderei erantzun ematen laguntzeko Udaletxeko Agenda21 zerbitzuko Itziar gurera etorri zen asteartean.
Azalpen labur bat entzun eta pare bat bideo ikusi eta gero argi eduki genituen pare bat ideai:
Eta orain gure oka-jolasa prestatzeko gai garenez buru-belarri aritu gara uraren erabilera egoki eta desegokiak dituzten marrazkiak koloreztatzen, mozten eta oka panelan itsasten. Eta orain? Ba, jolastera!!!
"Zer da birziklatzea? Zergatik birziklatu? Zer egin dezakegu?"
Oraingoan Itziarrek 4 urteko gelako ikasleekin birziklapenari buruz jorratu da.
Azalpen labur bat entzun eta pare bat bideo ikusi eta gero jolasteko ordua heldu zaigu. Patiora joan eta birziklapen-lokotz jolasean aritu gara. Horretarako patioan kokatutako zaborrak hurrengo edukiontzietan sailkatu ditugu, txandaka nola ez!
Primeran pasatu dugu ikasten eta kirola egiten!
Aurten Udalaletxearen laguntzaz Erreka Mari txotxongiloak ikusteko aukera izan dute haur hezkuntzako 4 eta 5 urteko geletako ikasleek.
Euren blogean berria ikusgai daukazue:
Martxoak 15, Itsas Biologia eta Bioteknologia Esperimentalen Ikerketa Zentrotik etorri ziren ikastetxera. Plastikoak eta mikroplastikoak ingurunean, batez ere itsasoan, sortzen dituzten arazoak lantzen zituen tailerra ematera.