1- Uraren kontsumoa murrizteko. Ez ditugu iturriak irekita utziko eta dutxak razionalki erabiliko ditugu.
2- Aurrezteko, argiak itzaliko ditugu argi naturala nahikoa bada edo ordu erdi batean gela hutsik badago. Ordenagailuak itzaliko ditugu erabiltzen ez ditugunean.
3- Paper-kontsumoa murrizteko, papera bi aldetatik erabiliko dugu eta saiatuko gara paper birziklatua edo ekologikoa gehiago erabiltzen ikastetxean.
4- Jolastokietan dauden paperontziak ondo erabiltzeko. Urdinak papera birziklatzeko, horiak plastikoa biltzeko balio dute eta beltzan hondakin organikoa.
5- Pilak, tinta kartutxoak, tonerrak eta mugikorrak dagozkien ontzietan uzteko.
6- Gure ikastetxea garbia eta pintadarik gabe mantentzeko.
7- Ingurumen - informazioak zabaltzeko. Ikastetxera oinez, edo bizikletaz etortzeko. Garraio publikoak erabiliko ditugu aukera dugunean. Autoa razionalki erabiliko dugu.
8- Gure artean kontsumo arduratsua sustatzeko. Erosten ditugun produktuak behar bezala aztertuko ditugu.