Haur Hezkuntzako ikasleak bi urterik behin Itsasminez txotxongiloak ikustera joaten gara Torrebillela aretora.
Hemen blogeko sarreraren esteka ikusgai daukazue.
PAPER TAILERRA
LH 4. mailako ikasleek paper tailerra izan dute. Bertan, birziklatutako papera erabiliz, bakoitzak bere paper zati berria egiteko aukera izan du.
HARRAPAKARIEN TAILERRA
DBH1eko ikasleek hegazti harrapakariak ezagutzeko tailerrean parte hartu zuten pasa den abenduan, Urko Torre adituaren eskutik.
DBH 4ko ikasleak Bilboko Portua bisitatzera joan ziren azaroaren 27an. Bertan, Bilboko jatorrizko portuari buruzko historia ezagutu zuten, gaur egun mundu mailan duen garrantzia izatera iritsi arte. Horrez gain, egungo portuan dauden atal ezberdinak gertutik ikusteko aukera izan zuten, baita bertara datozen itsasontzi mota ezberdinak ezagutzeko aukera ere.
HHko blogean irakurri ditzakezue berri osoak
Maiatzaren 4an, Mugire txokoan, Mungia Eskola Agenda 21eko Udal foroak eta interforoa egin ditugu. Helburuak honakoak izan dira: ikasleek Udalari egin dizkioten eskariak eta eskolak hartu dituen konpromisoak finkatzea (aurtengo gaia Ekonomia zirkularra) eta ikasleek herriko kideak direla sentiaraztea.
Ekintza honen bidez ikastetxe desberdinen arteko harremanak sustatzen dira eta Eskola Agenda 21eko lankidetza indartzen da.