2019-20

HERRI DIAGNOSTIKOA (LH-DBH)

Kurtso desberdinetako ordezariak udaletxeko teknikariekin herriko egoera aztertu zuten plastikoaren inguruan.


DIAGNOSTIKOA (DBH)

DBH-ko ordezkariekin ikastetxetik egin genuen ibilbidea plastikoen gaia aztertzeko eta hobetu beharreko puntuak aztertzeklo.


SOINU TAILERRA (LH)

Otsailean LH 5.mailako ikasleek soinu mota desberdinak eta sorturiko kutsadura aztertu zuten NOISMART izeneko tailerrean.


PLASTIKOEN BILKETA (LH)

LH-ko ikasleek sentsibilizazio kanpainaren barruan, aste betean jolastorduetan biltzen den plastiko kantitatea bistarazi zuten. Modu honetan era ikusgarri baten konturatu gaitezen zenbat plastiko kontsumitzen dugun.


OINES BUSA (LH)

Irailaren 19an, Lehen hezkuntzako ikasleak kotxerik gabeko eguna ospatu zuten herrian. Ikasleak, ibilaldi bat egin zuten ikastetxetik Foruen plazara Mungiako leku desberdinetatik pasa eta gero. Gainera aurtengo gaia aprobetxatuta ikasleei eskatu zitzaien urezko plastikozko botilak barik ontzi berrerabilgarrietan ekartzeko ura.


HARRAPAKARIEN TAILERRA (DBH1)

DBH1eko ikasleek hegazti harrapakariak ezagutzeko tailerrean parte hartu zuten pasa den abenduan, Urko Torre adituaren eskutik .