Agenda 21


ZER DA ESKOLAKO AGENDA 21?

Ikastetxeetan aurrera eramaten den proiektu bat da. Ikas komunitate osoa kontutan hartuz, ikastetxeko eta ikastetxearen inguruko garapen jasangarria bultzatzea du helburu nagusi.

ZER DA GARAPEN JASANGARRIRAKO HEZKUNTZA?

Azken finean, elkartasuna bilatzen duen hezkuntza da, munduko egoeraz jabetzen lagundu, zentzuzko jokabideak eta portaerak sortarazi eta arrazoitutako erabakiak hartzera bultzatuko gaituela; hau da, BIODIBERTSITATEA zein ANIZTASUN KULTURALA errespetatu eta bultzatzeaz gain, hauetaz gozatzea ahalbidetuko du.

NOLA GAUZATZEN DA?

Ikasturtero edo bi ikasturtetan jarraian, ingurumen gai bati ematen zaio lehentasuna. Aurreko urteetan landutako gaiak; URA , HONDAKINAK, ENERGIA, AZTARNA EKOLOGIKOA, ALDAKETA KLIMATIKOA. Ikasturte honetan, URA ETA IBAIAK gaia landuko dugu.