- BIKOTEKA IRAKURTZEN

Hezkuntza-programa bat osatzen duen material-multzoa

Berdinen arteko Tutoretzan oinarritutako ekintza: ikasle bikoteak sortuz gidoi baten bidez ikasten dute.

Programa hau "Grupo de Investigación sobre Aprendizaje entre Iguales (GRAI) del Institut de Ciències de l’Educació de la Universitat Autònoma de Barcelona" bultzaturikoa da.

“ El tutor aprende, porque enseñar es una de las mejores maneras para aprender, y el tutorado porque se le proporciona una ayuda permanente y ajustada a sus necesidades”

Programa honek Berdinen Arteko Tutoretza, familien inplikazioa eta irakasle kooperatiboen formakuntza konbinatzen ditu ikastetxeen arteko sare baten bidez.

Helburuak:

- Irakur gaitasuna hobetzea, batez ere ulermen mailan.

- Euskara irakasteko didaktika berriak garatzea.

- Ikasleen arteko kooperazioa hobetzea.

- Ikasleen lankidetza-ahalmena sustatzea.

- Inklusibitatearen metodologia balioestea irakasleentzat. Lankidetzako ikasketak aniztasuna balio positibotzat hartzea ahalbidetzen du: desberdintasunari esker ikasten dugu.

- Ikastetxe Kooperatiboen arteko SARE bat bultzatea: BIKOTEKA IRAKURTZEN programaren barruko ekintzak eta esperientziak elkartrukatu eta konpartitu

- Familien inplikazioa sustatzea ikasleen zereginetan.

Bikoteka Irakurtzen oinarrizko gaitasunak lortzeko egiten duen ekarpena:

Ikasten ikasteko gaitasuna: ikasleek bakoitzaren gaitasunen, egiten duen lan-prozesuaren eta norberaren ikasketan gero eta eraginkorragoa eta autonomoagoa izaten ikasteko beharrezko estrategien kontzientzia hartuko du.

Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna: Pertsonek besteekiko elkarreraginen bidez osatzen dute beren pentsamendua. Ikastea gizarte-jarduera da, komunikazio ona behar duena informazio berriak esanahitsuki ulertzeko eta ezaguera-sare gero eta landuagoak eratzeko.

Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna:Gaitasun hau informazioa bilatu, lortu, prozesatu eta jakinarazteko eta hori ezagutza bihurtzeko abilezia izatean datza. Hainbat trebetasun hartzen ditu barruan, hasi informazioa lortzetik eta hura zenbait euskarritan zabaltzeraino.

Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna: Lankidetza eta bizikidetza funtsezkoak dira gizartea hobetzen konprometitutako herritarrak izango dituen gizarte demokratikoa egiteko.

Norbere autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna: Gaitasun honen bidez, ideiak egintza bihur daitezke; hau da, helburuak proposa daitezke, eta proiektuak planifíkatu eta gauzatu. Beraz, aurretiko planteamenduak berriz landu ahal izatea edo ideia berriak lantzea, irtenbideak bilatzea eta praktikan jartzea eskatzen du.

HIK HASI aldizkaria bere 158. alean oso artikulua argigarria eskeintzen digu:

Hik Hasi aldizkariko artikulua

Hemen oso argigarri izan daitezken bideoak:

Hona hemen Barakaldoko esperientzien bideoak