- IRAKURKETA GIDATUA

Irakurketa gidatua edo "Apadrinamiento lector" delakoan ez du lan handirik suposatzen irakaslearentzet, oso era errazan egin daiteke. Lortu behar ditugu bi maila desberdinetako talde pare bat eta hor dauden umeekin bikoteak sortu behar ditugu. Bikote bakoitzean bi protagonista egongo dira GIDARIA eta GIDATUA. Adibidez, Lehen Hezkuntzako 6. mailakoen taldeko umeak Lehen Hezkuntzako 2 mailakoekin.

Tutoreek erabakiko dituzte irakurri beharreko liburuak kontuan harturik, ipinitako adibidean Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleentzako egokia den irakurketa bat izan behar dela.

Bikoteak eginda daudenean gelan azaltzen da prozedura.

Ekintza nola burutuko den esan ondoren, kontratuak sinatuko dituzte.

Bi motatako kontratuak daude gel

etakoak eta bikoteetakoak. Kontratuak moldagarriak dira. Hemen atxikitu direnak eredu gisa har daitezke, ikastetxe bakoitzak bere erara eta bere gustura jar ditzake. Saio bakoitza hasi baino lehen oso garrantzitsua da irakaslearen irakurketa ozenki ikasleei zuzenduta. 10 minutuko irakurketa egunero.Irakaslearen irakurmena saioaren hasieran oso garrantzitsua da (beroketa eta girotzea egiteko)

Testu mota edozein motatakoa izan daiteke.

Gero, ikasleak bikoteka jartzen dira eta, txandakatuz irakurtzen dute.

Bikoteak ahal den gehien mantentzen dira .

Azpian dauden dokumentuak geletan irakurri eta dagozkienek sinatu beharko dituzte bakoitzaren konpromesua norainoko den ONDO argitu ondoren .