- SOLASALDI DIALOGIKOAK

SOLASALDIA ENTZUTEKO, IKASTEKO, PARTE HARTZEKO ETA KOMUNIKATZEKO UNEA DA.

Definizioaren bila:

"Pedagogian, ikaskuntza dialogikoak edo ikas prozesu dialogikoak gizartean errealitatea partekatua dela eta gizabanakoen ikaskuntza gizarte harremanez osatu egiten dela defendatzen duen teoria bat da. Aldi berean, konstruktibismotik osatu den pedagogia-filosofia ere bada, hezkuntzan sor daitezkeen ezberdintasunak gainditu nahian. Praktikan, elkarbizitza arazoei aurre egiten die eta eskola-porrotaren kontrako frogatutako metodologia inklusiboa dela egiaztatu da, ikas-taldetik inor baztertu gabe."

Ezaugarri nagusia:

Testuen inguruan sortzen den berdinen arteko elkarrizketa.

Bi motatako solasaldi bereiztu behar dira:

  • Solasaldi literarioak (testu literarioak erabiliz)
  • Solasaldi curricularrak (testuliburuak erabiliz)

Zertan datzate?

Bizitzaren zehar egiten ditugun ikasketak hainbat interakzioen ondorioak dira, interakzio hauek familian, komunikabideetan, beste helduekin, eta gu bezalakoak direnekin sortzen dira.

Solasaldi batean hausnarketak elkar trukatzen dira. Ikasleek, kideen artean eta helduen artean sortzen diren hausnarketetaz baliatzen dira. Bertan iritziak eta ikuspuntu desberdinak partekatzen dira elkartasuna eta besteenganako begirunea bultzatuz.

IRAKASLEEN FORMAKUNTZA egitean solasdien teknika oso eraginkorra da eta kasu honetan, testu mota desberdinak erabiliko dira: entsegu pedagogikoak eta hezitzaileak. Horrela irakasleen hausnarketa bultzatzen da adostasunetara heltzeko erraztasuna eskainiz.

Nola burutzen dira?

Solasaldiko partaide bakoitzak aurretik adostutako liburua edo liburu zatia irakurtzen du.

Ondoren pasarte baten aukeraketa azpimarraturik eramaten du. Azpimarraren zergatia pentsatu edo bertan idatziko du. Edozein arrazoia izan daiteke: ulertzen ez duelako, beste ideia bat bururatu zaiolako, bere esperientziekin loturaren bat aurkitzen duelako, horri buruzko zerbait gogorarazten diolako... Eta bakoitzaren arrazoia denez, duen balioa ezin da eztabadatu ezta zalantzan jarri.

Bakoitzak ozenki irakurtzen du bere pasartea.

Ondokoekin komentatzean aukeraketa horren zergatia argudioak erabiliko ditu.

Ondokoek esandako iritzia arretaz entzun ondoren ekarpenak eta erreflexioak egin ahal dituzte beti argudiatzen eta bere pentsamenduak inposatu barik.

Zeintzu dira moderatzailearen funtzioak?

  • Hitz txandak antolatzen ditu.
  • Gutxien parte hartzen duten pertsonei lehentasuna ematen die.
  • Guztien ekarpenak plazaraztea errazten du.
  • Guztien arteko errespetu eta begirunea zaindu.
  • Aldez aurretik ezarritako arauak betearazi.

Moderatzaileak ez ditu bere iritzi pertsonalak besteen iritzien gainean ezarriko. Ez du EPAITZEN, berbideratzen ditu besteen iritziak horrela egin behar denean baina beti zentzu onean ("Ondo dago suk esaten duzuna baina agian...) Ez du ordu berezirik izan behar ordutegiaren barruan. Irakasle bakoitzak "bere orduetan" egin dezakelako beharren arabera.

OSO GARRANTZITSUA DA TALDEAREN DINAMIKAK EZ ISILERAZTEA IKASLE TALDE BAT.

SOLASALDI DIALOGIKOEN ARTEKO FUNTSEZKO DESBERDINTASUNA:

SOLASALDI CURRICULARRA EGITEAN IKASLEEN EDUKIEN EZAGUTZA MAILA ZIURTATU BEHAR DELA EZIN DA AHAZTU.