- JARDUERA ORRIAK EGITEKO

Hauek dira testuak aukeratzeko irizpideak:

1. Testu-diskurtsoaren aldaera (deskriptiboak, narratiboak, hezigarriak, azalpenezkoak, poetikoak eta argudiozkoak).

2. Adinari egokitutako eduki-konplexutasuna (tutoratutako ikasleek irakurriaren ulermenean duten maila orokorretik zertxobait gorago).

3. Interesa (ikasleen adinen ikuspuntutik interésgarriak izan daitezkeen edukiak) eta zentzua (hasiera eta amaierako testuak, edo esanahi-batasuna dutenak).


Jarduera-orri baten egitura prototipikoak hiru atal ditu:


1. Irakurri baino lehen...

Irakurketaren aurreko atal honetan, honako hauek hobeto egiteko galderak egiten dira:

a. Testuaren ezaugarriak aztertzea (formatua, izenburua, egitura, jatorria...).

b. Hipotesiak edo iragarpenak egitea edukiari buruz.

c. Aurretiko ezagutzak aktibatzea (eta litezkeen zailtasunak).

2. Bikoteka irakurtzea...

Tutoreak eta tutoratuak bikoteka irakurtzeko PPP metodoa erabiliko dute.

a. (Beharrezkoa bada, tutoreak ozen irakurriko du testua lehenago, nola intonatu, ahoskatu... adierazteko.

b. Biek ozen irakurtzen dute testua.

c. Tutoratuak baino ez du irakurtzen, eta tutoreak PPP metodoa erabiltzen du.

3. Irakurri ondoren...

Irakurnaren ulermenari lotutako galderak edo jarduerak egiten dira. Komeni da jarduerak hainbat formatutakoak izatea (erantzun anitzekoak, diagramak osatzea, edo kontzeptuzko mapak...), tutoreek irakurriaren ulermenan lotutako jardueren eredu aberatsa izan dezaten). Giroak atsegina eta alaia izan beharko du.

a. Hasierako hipotesiei eta zailtasunei buruzko gogoeta.

b. Ideia nagusiak, asmoa edo lexikoa bereizteko galderak edo jarduerak.

c. Testuaren edukiari buruzko galderak edo jarduerak. Haietako batzuk soil-soilik informazioa berreskuratzeko izan daitezke; beste batzuetan, ordea, interpretazioa egin beharko da (erantzunak ondorioztatzea, testuak ematen dituen informazio partzialetatik abiatuta), eta gogoeta (testuan zuzenean agertzen ez den informazioari buruzko azterketa edo balorazioa). Jakina, azken horiek dira interesgarrienak; hortaz, agertuko direla bermatu beharko da.

d. Jarduera osagarria. Testua ulertu nahiak batera aritzeko proposamena ekar dezake (elkarrizketa, bikotekako jarduera bat...), baliagarria izan daitekeena lana ikasgelan osatzeko (beharrezkoa denean), edo etxean (ikaslearen eta familiako kide baten artean).


Azkenik,...... irakurketa adierazkorra

Tutoratuak azkeneko aldiz irakurriko du testua, ahalik eta adierazkortasun naturalena erabilíz: intonazioa, testua bere egitea, aberastea...