SANTIMAMIÑE- KORTEZUBI- 3. zikloa
SANTIMAMIÑE- KORTEZUBI- 3. zikloa
3. zikloko ikasleak egin genuen irteera hau, lau egun desberdinetan joan ginen martxoan zehar.
Autobusa hartu eta klase paraleloekin Santimamiñera hurbildu ginen; bertan bi tade egin genituen. Ekintza berdinak egin genituen lehenengo batzuk eta gero besteak.
1.- Harrera-gunetik, ibilbidea goraka hasi eta haitzuloko ahoraino egin genuen ibilbidea. Paseotxo honetan aukera izan genuen bertako ingurune naturala ikusteko: artadi kantauriarra, bere landare eta fauna bereziarekin.
Haitzuloan barruratu ondoren, atondora igaroko ginen. Lurralde honetako lehenbiziko biztanleek hartu zuten lekua da hori. Bertan azaldu ziguten gure duela milaka urteko arbasoen bizitza eta ohiturak.
2.- Baseliza. 3Dn egindako erreplika birtual sofistikatu baten bidez, aukera izan genuen haitzuloaren ibilbide osoa korritzeko, bere eraketa eta morfologia ulertzeko eta, jakina, barruan duen historiaurreko artea miresteko.