2021ko irailaren 29tik urriaren 13ra IBAIALDE erakusketa izan genuen.
Panelak 2. eta 3. zikloko pasabide nagusietan jarri ziren eta bertatik gelaka pasatzeko aukera izan genuen.
Panelak gaika egon ziren banatuta eta guztira erakusketa 12 panelek osotzen zuten. 5 multzoetan egon ziren banatuta:
Erakusketaren lehendabiziko bi panelek hainbat kontzeptu lantzen zituzten; urak eta ibaiek eskaintzen dizkiguten onurak eta zerbitzuak azpimarratuz.
Bigarren zatiko paneletan ibaiek mundu mailan izan duten garapena, erabilera eta baliabideen ustiapenari buruz hitz egiten zen.
Hirugarren gaiko paneletan ibai batek paisaian sor ditzakeen aldaketak ikusi genituen, bai lurrazalean baita lurazpian ere.
Izaki bizidun askok ibaia ezinbestekoa dute bizirauteko. Espezie batzuek ur gardenak eta ondo oxigenatuak beharrezkoak dituzte, beste batzuek baso garatu bat, eta beste batzuek ur gazi-gozoak...
Bostgarren gaiko bi paneletan ibaiarekin zerikusia zuten errealitate ezberdinetako argazkiak agertzen ziren.