GIH ETA 2030 AGENDA
Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIHak) Nazio Batuen ekimena dira, mundu zabalean honako hauxe xede duten politikak eta ekintzak abian jartzeko: txirotasuna desagerraraztea, planeta babestea eta etorkizuneko belaunaldientzako oparotasuna bermatzea. Horretarako, 2015ean, herrialde kideek 17 GIHko Ekintza Plana ezarri zuten 2030. urteari begira: “Garapen Iraunkorrerako 2030 AGENDA”
GIH-k nondik datoz?
2000. urtean, 189 herrialdek “Nazio Batuen Milurteko Adierazpena” sinatu zuten, eta 2015. urterako era guztietako txirotasun gorria desagerrarazteko konpromisoa hartu zuten. Bete egiten zela egiaztatzeko, 8 helburu ezarri ziren, “Milurteko Garapenerako Helburuak” (MGH), alegia, eta 21 jomuga zein 60 adierazle zehaztu ziren bertan. 2015ean, emaitzak ebaluatu ondoren, beste aurrerapauso bat eman zen nazioarteko konpromiso berri baten eskutik, eta 4 herrialde berrik bat egin zuten: GIHak eta 2030 Agenda.
2030 AGENDAK 17 GIHak modu integral bezain unibertsalean eta partaidetzapean lortu behar direla adierazi nahi digu. Batera egindako lanaren inguruko konpromisoa da, desberdintasunak eta bazterketa desagerrarazteko helburua egia bihurtu dadin.