PEÑAS NEGRAS-
PEÑAS NEGRAS-
3. zikloko ikasleak egin genuen irteera hau, lau egun desberdinetan joan ginen; urriaren 15ean, 18an, 19an eta 20an. Sektoreka joan ginen.
Bertara heldu ginenean talde handia lan egiteko bitan banatu zen, atsedenaldietan ordea, talde guztia elkartu ginen.
Egun guztietan bi monitore izan genituen eta haien azalpenen osagarri moduan, ikasle bakoitzak lanerako koaderno bat jaso genuen, programan hobeto inplikatzeko eta egonaldian zehar jorratutako gaiak hobeto ulertzeko. Koadernoak hainbat ariketa zituen eta ibilbide didaktikoaren geldialdi ezberdinetan egin ziren.
Meatzaritzak paisaian utzitako aztarnak interpretatu genituen, bertan gizakiak egindako eraldaketa ulertzeko pausoak eman genituen eta gure ingurumenarekiko eraginari buruzko hausnarketa eginez
Tokiko harri eta mineral nagusiak ezagutzeko aukera izan genuen, lehengaiak bezala duten erabilera eta zonaldeko garrantzi geologikoa ulertzen saiatu ginen.
Landare eta animalia espezie nagusiak eta denboran zehar hauen bilakaera ezagutzeko pausoak eman ziren, gizakiak nola aldatzen dituen habitat naturalak ulertzeko.
Tokiko egungo ingurumen problematika ezagutzea, zonaldea eta, orokorrean, ingurumena zaintzeko jarrerak bultzatzeko.
Gure artean, irteera honetan erlazio pertsonalak bultzatu genituen, taldekoen artean elkarrizketa, tolerantzia eta errespetua sustatuz.