eTwinning BrAInY proiektua 2023-2024 

2024/06/28

BrAIny proiektuaren laburpena.

Informazio gehiago proiektuari buruz: https://sites.google.com/koldomitxelena.net/etwinning-km/brainy-2023-2024?authuser=0 

Fosilak fabrikatzen 

2024/06/24

CD2ko ikasleek, esparru zientifiko teknologikoaren barruan eta Geologiaren eremuan, diziplinarteko proiektu bat garatu dute, STEAM filosofiari jarraiki hainbat diziplina biltzen dituena, hala nola geologia, teknologia, matematika eta plastika.

Helburua gure planetako garai ezberdinetako fosil adierazgarrien erreplikak egitea zen. Horietako bost aukeratu ondoren, 3D marrazketa-aplikazio baten bidez diseinatu ondoren. 3D inprimagailuan inprimatu ziren. Inprimatutako ereduek plastilinazko ereduak sortzeko balio izan zuten, eta horietan eskaiola isurtzen zen. Azken urrats batean, eskaiola lehortu ondoren, behin betiko modeloak lortu ziren, ondoren apaindu zirenak.

Proiektu horren inguruan egindako lan guztiak Institutuan erakusketa txiki bat jartzeko balio izan zuen. DBH3-4 eraikineko Biologia-Geologia arloko taldeak  bertaratu ziren CD2ko ikasleek egindako lana bertatik bertara ezagutzera. 

Elefanterik gabeko zirkoa    

2024/06/19

Hona hemen Antzerki tailerrean egindako gure azken lana. Espero dugu zuen gustokoa izango dela. 

NESKAK MERCEDES-BENZ LANTEGIRA BISITAN   

2024/06/03

Robotika eta Teknologia hautazko ikasgai gisa ikasten duten DBHko 3. eta 4. mailako 24 neskek Gasteizko Mercedes-Benz fabrika bisitatzeko aukera izan zuten. Bisita hau STEM3 ekimenaren parte izan da, emakumeak alor teknikoetan ikasketak esploratzera inspiratzeko eta automozio industrian genero berdintasuna bultzatzeko diseinatutako programaren parte.

Jardunaldia prestakuntza eta aukera profesionalen aurkezpenarekin hasi zen. Ondoren, ikasleek Muntaketa Gordina eta Azken Muntaketa ekoizpen lantegiak ikusi zituzten, arlo bakoitzean espezializatutako langileek gidatuta. Eguneko esperientzia nabarmenetako bat Pintura lantegira egindako bisita birtuala izan zen, errealitate birtualeko betaurrekoak erabiliz. Bisita honi esker, ikasleek ibilgailuen ekoizpen-prozesua gertutik ikusi ahal izan zuten, punta-puntako teknologia eta kalitate handiko produktuak sortzeko behar den pertsonen lana nabarmenduz.

24-25 IKASTURTEKO MATRIKULA  

2024/06/02

Ekainaren 3tik 11ra, datorren urtean 1.DBHn egongo diren ikasle berrien matrikularen gutun-azalak idazkaritzan entregatu behar dira 08:30etatik 14:30etara. 

Goazen Zumaiako Flysch-a ezagutzera!!   

2024/06/02

Maiatzaren 29an, 4DBHko Biologia eta Geologia eta Curriculum Aniztasuneko taldeok bisita egin genuen Europako eta Munduko Geoparkeen Sareko kidea den Euskal Kostaldeko Geoparkera. 

Bisitan, ikasleek tokiko geologiaren eta Lurreko historio geologikoaren hainbat gertaera berezien ezagutzan sakondu ahal izan dute, erakustaldi interaktiboekin eta azalpen zehatzekin.

Algorri zentroa bisitatu ondoren, taldeka kostaldera joan ginen Zumaiako flysch ospetsua ikustera, Lurraren milioika urteko historiaren ikuspegi paregabea eskaintzen duen formazio geologiko ikusgarria. Monitoreek gidatuta, eremua zeharkatu genuen sedimentu-geruzei eta egitura horri forma eman zioten gertaera geologikoei buruz ikasiz. Irteerak, ikasgelan ikasitako kontzeptuak indartzeaz gain, natura-ondarea baloratzera eta babestera ere bultzatu zituen ikasleak.

3Dn lan egiten  

2024/05/26

STEAM sarearen programaren barruan, DBHko 4. mailako teknologiako ikasleok LEARTIKER enpresa bisitatu genuen Markina-Xemein. Maila teknologiko handiko enpresa honek elikaduraren eta polimeroen arloan egiten du lan. Bisitaldia bigarren arlo honetan zentratu zen eta hainbat materialekin piezak fabrikatzeko 3D inprimaketaren arloan gaur egun dagoen garapen teknologikoaren maila ezagutu eta harritu ahal izan genuen 

Zadorraren garbiketa 

2024/05/26

Mugak gainditzen dituzten INGURUMEN-EKINTZAK.

Apirilaren 13an, Kolonbia-Euskadi Elkarteak aldi berean Ibagueko eskualdean eta Gasteizen egin zuen jardueran parte hartu genuen.

Kolonbian, jarduera bi lekutan egin zen. Batean ibaiertza garbitu zen eta bestean zuhaitzak landatu ziren.

Gasteizen, eraztun berdearen zati bat garbitu zen (Gamarrako parketik Abetxukoraino)

Jarduera horretan Koldo Mitxelena institutuko hainbat ikaslek eta irakasle batek parte hartu zuten, alai eta lagun giroan gure planetaren alde. 

AREGAZKIAK-BIDEOAK

HANDIA, AZOKA TXIKIA! 

2024/05/26

Handia izan zen lehengoan antolatu genuen Azoka Txikia. Zoragarria. Hiru ikastetxeren artean (Unamuno, Presentación de María eta Koldo Mitxelena) bigarren eskuko gauzen azokagunea ikusmiraren, solasaren eta elkartasunaren bizigune bihurtu genuen. Jende asko, borondatea bor-borka, irribarre sano batek bete zuen pergola egun osoan. Zaporeak elkartekoak adierazi bezala, bildutako euro bakoitzarekin errefuxiatu bati egun osoko janaria ematen zaio. Eta han 2.190 € jaso genituen! Gainera, pozgarria da sortutako lankidetza-giroa irakasle, ikasle eta gurasoen joan-etorri alaiarekin. Bada erronka txit polita eskuartean dugunari maitekiro hautsa kentzea. Eta asko dugu! Magia Borras pixka batekin, liburuak ere pila saldu ziren. Baita Joxeantonen bibolina ere! Musikak jarrai dezala... 

DBH1.mailako familia berrientzako bilera 

2024/05/21

Datorren ikasturtean DBH1. maila egin behar duten ikasleen familientzat matrikulazioaren gaineko informazioa emateko bilera egingo da.

LEKUA: Behenafarroa kalea z/g (DBH 1-2)

EGUNA: 2024-05-22

ORDUA: arratsaldeko 18:00etan.

Palestinako sarraskiari STOP 

2024/05/20

Gernika-Palestina herri ekimenak deituta, Palestinari elkartasuna adierazteko elkarretaratzeak egin dituzte Euskal Herriko hiri eta herri askotan. 

Koldo Mitxelenan bat egin dugu irakasleok. 

GOSERIK EZ! ASTEA  

2024/05/20

Datorren astean, maiatzaren 20tik 24ra, "Goserik ez!" astea ospatuko dugu DBH 1-2 eraikuntzan. DBH2ko ikasleok Komunitate Proiektua ikasgaian elikagai bankuarentzat diru-bilketa egiteko proiektu bat egin dugu. Pintxoak ekarriko ditugu jolas-orduetan saltzeko euro baten truke.


 Anima zaitezte parte hartzera! 

Cesar Mallorquírekin hitz egin dugu  

2024/04/26

Koldo Mitxelenako DBHko 1. eta 2. mailako ikasleek "Las lágrimas de Shiva" liburuaren egilearekin hitz egin dute.

Liburuaren Eguna ospatzeko, Koldo Mitxelenako Irakurketa Plana Batzordeak bideokonferentzia bat antolatu du César Mallorquírekin, "Las lágrimas de Shiva" edo "El círculo escarlata" bezalako eleberri gazte arrakastatsuen egilearekin.

Hitzaldi horretan, Cesar Mallorquík azaldu du "Las lágrimas de Shiva" eleberria dela gehien maite duena, "ia autobiografikoa" delako.

Idazleak egunero minutu batzuk irakurtzea gomendatu du, irudimenarekin jolasteko eta inguratzen gaituen mundua ulertzeko tresna gehiago izateko.

Bideo-konferentziak iraun duen ordu osoan ikasle guztiek izan duten portaera eredugarria izan da, eta batzuk César Mallorquíri zuzenean galdetzera eta hitz egitera ere ausartu dira. 

URA ETA BIZITZA  

2024/04/22

Duela gutxi Uraren alde jarduera bizia egin genuen KMBerdea batzordeko kideok. Batetik, Kolonbia-Euskadirekin antolatutako ikastaroan garden aski ikusi genuen nolako balioa duen urak gure artean, eta, bestetik, ikasleok urarekin dugun bizitzeko era kontatu genuen zuzenean. Gainera, atarian jarritako panelera eraman genuen eskola, urarekin harreman zuzena izatera. Uretik gatoz eta uraren bidez egiten gara. Maita dezagun. 

St. Patrick's 2024 

2024/04/11

Leprechaun iratxo batek pistak utzi zituen Koldo Mitxelenan Batxi 1eko ikasleek altxorra aurki zezaten. Hona hemen St. Patrick's egunaren laburpena: 

Zein da "haragi kolorea"? 

2024/03/29

Martxoak 21, Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako Eguna izan zen. Egunari "kolorea" emateko, DBH 3. mailako zenbait ikaslek eta irakaslek tiritak jarri zituzten aurpegian gure gizartean "haragi kolore" bakar bat ez dagoela ikustarazteko.

 @vivovalores 

2. BATXILERGOKO BOST IKASLE EKONOMIA-OLINPIADAN 

2024/03/26

Gure ikastetxeko 2. batxilergoko bost ikaslek Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU-UPV) XV. Ekonomia-olinpiadan parte hartu dute, honako hauek: Uxue, Janire, Lucía, Alex eta Anne. Martxoaren 15ean egin zuten proba hori Bilboko Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa fakultatean. Ea ba! 

BATXILERGOKO ATE IREKIAK 2024-2025 

2024/03/26

Batxilergoko aurrematrikulazioa dela eta, gure institutuko ate irekien jardunaldietara gonbidatzen zaituztegu. Ikasturte honetan ikastetxekoak ez bazarete, eta ate irekietara etorri nahi izanez gero, bete esteka honetako galdetegia: https://forms.gle/tsCfeREZwTYNqAUB8

Bilerak Batxilergoko eraikinean egingo dira, Aguraingo Taldea kalean

Guretu dugu Hiria!

2024/03/21

Udalak antolatutako Hiretu Hiria – Hobetuz Gazte programan parte hartu dute DBH ikastetxeko 3. Mailako bost taldek. Programak gazteen ikuspegia jarri du zentruan, hauek hiria hobetzeko egin daitezkeen proietua aurkeztu dituzte. Partaideak ikasturtean zehar lantzen aritu dira beraien proposamenak eta martxoaren 19an gure hiriari plazaratu zizkieten Europa Jauregian egindako gala batean. Bertan, sari ugari banatu ziren eta Koldo Mitxelenak hainbat sari lortu zituen (webgune ofizialetik ateratako informazioa):

Proposamen bozkatuena – Hiretu Hiria Saria

Bozketa herritarrean, Koldo Mitxelenako (3.G) ikasleen "Kmmentala" proposamena irabazle suertatu da, botoen % 26rekin. Hortaz, Sobronera txango bat irabazi du taldeak (eta udal teknikariek beren proposamena aukeratu dute burutua izateko).  Ikusi "Km mentala".  

Burutuko diren proposamenak – Hobetuz Gazte Saria

Aurten lehen aldiz, Udaleko teknikariek proposamenak aztertu dituzte, eta, bideragarriak ziren 13etatik, lau hautatu dituzte, eta horiek gauzatzeko aurrekontua esleitu zaie; guztira, 100.000 euro.

"KM mentala", Koldo Mitxelena, 3. G, 18.000 euro

2023ko edizioan gazteek gehien egin zuten proposamenari justizia egiten dion proiektua da; izan ere, orduan parte hartu zuten taldeetako 14k gazteen osasun mentalaren arloko ezagutza eta baliabideak hobetzeko beharra proposatu zuten. Proposamen hau, burutzeko aukeratua izateaz gain, herri-bozketa bidez ere boto gehien jaso dituena izan da.  Ikusi "KM mentala"  

"Gazte & play", Koldo Mitxelena, 3. F, 54.000 euro

Gure hiriko gazteen eskaera historikoa da: topagune gazte bat izatea. Aurtengo 19 talde parte-hartzaileetatik 4k ideia horren inguruan lan egin dute ("Gazte-Roller", "Gazte mundua" eta "Ekigazteleku" proposamenek ere espazio gaztea eskatzen zuten). Beraz, ideia bakarra saritzen bada ere, ideia horiek proposatu dituzten gazte guztiak dira irabazleak, eta, oro har, Gasteizko gazte guztiak, espazio propioa izango dutelako. Ikusi "Gazte & Play". 

"Tratu-Truke", Koldo Mitxelena, 3. B, 10.000 euro

Proposamena bat dator "Aukerak berbi" aldarrikapenarekin, eta, beraz, hori lortzeak parte hartzen duten bi talderen eskaria aipatzen ditu. Ikusi "Tratu-truke".

Ikastetxeko beste bi proposamenak

Ekintzak egiten ”, Koldo Mitxelena, 3.E

Ikusi “ Ekintzak egiten ”.

“Gazte Festibala”, Koldo Mitxelena, 3.D

Ikusi “ Gazte Festibala ”.

Gu ere Herri Harro! 

2024/03/21

Astelehenean Gasteizko kaleak zapaldu genituen euskararen alde Korrikan, jai giroan. Aldarrikapenak ere ez ziren falta Abetxukotik hasi eta Salburuatik atera zen arte. Koldo Mitxelenakook gure ekarpena egin genuen 1022. kilometroan: belaunaldiak lotuz, ama-alabek eraman zuten lekukoa denon izenean. Ederra!

Oraindik badugu aukera korrika gehiago egiteko mezu eskutua Baionan publiko egin aurretik baina bi urte itxaron behar ditugu Gasteiztik lekukoa berriz ikusi ahal izateko. Bitartean, izan gaitezen Herri Harro egunero! 

KORRIKA 2024 KM.mp4

Sistema adimendunak 

2024/03/18

Joan den otsailaren 28an Karmele López de Ipiña ikerlariak bisita egin zigun. Karmele unibertsitateko irakaslea da Donostiako Informatika Fakultatean, eta gaur egun Inglaterrako Cambridge hirian bizi da, hango Unibertsitatearekin elkarlanean ari da neuroteknologiaren alorrean. Hitzaldira Batxilergoko Zientzia eta Teknologiako ikasleak joan ziren. Gaia “Sistema adimendunak” izan zen, eta garunaren ikerketan  egiten ari diren aurrerapen handiak egiaztatu ahal izan genituen. 

Anatomia ikasgaiarekin Donostira irteera: BCBL ikerketa zentroa eta GARUNAK erakusketa San Telmo museoan 

2024/03/18

Aurreko asteko asteartean, martxoak 5, Donostiara gerturatu ginen Anatomiako jarduera bat egiteko. Gasteizeko autobus geltokian Donostiara zihoan autobusa hartu ostean, hirira iritsi ginen. 

Han egonda, Miramon zonaldera abiatu ginen, han zegoelako gure lehenengo bisita: BCBL ikerketa zentrua. Han, ikertzaileek azaldu ziguten bezala, burmuinaren eta hizkuntzaren arteko erlazioa aztertzen dute, eta 

batez ere gure burmuinak hizkuntzak ikasteko egiten duen prozesua zein den eta horretan eragiten duten faktoreak zeintzuk diren ikertu nahi dute. Azaldu ziguten bezala, ikerketak aurrera eramateko partaideak behar dituzte eta proiektuan ume txikiak ere parte hartzen dute, jarduerak guztiz kaltegabeak direlako. Gainera, ikertzaieleei hainbat galdera egiteko aukera izan genuen, eta zenbait bitxikeri kontatu zizkiguten. Oso interesgarria izan zen bisita hau, eta burmuinaren ikasketa prozesuei gehiago jakiteko jakin-minarekin utzi zigun. 

Ondoren, San Telmo Museora joan ginen, han GARUNAK deitzen zen, burmuinari buruzko erakusketa bat zegoelako. Zoritxarrez, denbora gutxi geneukan, eta bisita laburtu behar izan genuen. Beraz, bigarren bisita ez zen oso aberasgarria izan. 

Hala ere, egun zoragarria pasa genuen Donostian, eta Gasteizera bueltatzean burmuinari buruz gehiago bagenekien. Mila esker antolatzeagatik! 

San Telmo museora iritsi ginenean, ez genuen bakarrik gure garuna eta bertan gertatzen diren gauza guztiak ikusi, honen garapena eta garunaren alderdi pila bat ere ikusi genituen. 

SPEAKERRA GUREKIN 

2024/03/14

Duela gutxi bizirik jarri ditugu gogo eta zentzumenak, eta elkarrekin hizketa bateratuan ibili gara Speakerrean. DBHkoak mahai-buru, batxikoekin eta irakasleekin izandako solasaldi irekiak harrapatu gaitu berriro ere. Pil-pileko eztaibada frexkoek sormenaren bidetik jarraitzeko grina piztu digute. Eskerrik asko partaideok eta segi aurrera, bihotz eta buru! 

Speaker Corner Videoa 2 _ 23-24 Mario eta Ander_ Clipchamp-ekin egina (1).mp4

Achucarro Basque Center for Neuroscience  

2024/03/6

Otsailaren 16an, batxilergoko 2. mailako biologiako ikasleok Leioako "Achucarro Basque Center for Neuroscience" zentroak antolatutako jarduera batean parte hartzeko aukera izan genuen. Doktoretza egiten ari diren 3 ikertzaileekin egon ginen, bakoitza lan-talde desberdin batean zegoena.

Eguna 30 minutu inguruko atal teoriko batekin hasi genuen. Hasteko, ikertzaileek neurozientziaren kontzeptu basiko batzuk azaldu zizkiguten, Achucarron egiten duten lana hobeto uler dezagun; eta bakoitzaren ikerketa-eremuaren oinarriak ezagutu genituen. Ondoren, bakoitzak bere ibilbide pertsonalari buruz hitz egin zuen, karrera zientifiko batek eskaintzen dituen aukera profesional ugariak nabarmenduz. Azkenik, praktikara pasatu ginen. Talde txikietan banatuta, beraien lanaren alderdi espezifikoetan esperimentatzeko aukera eman ziguten jarduera desberdinen bidez: laborategiko laginak prestatzen ikasi genuen, eta benetako animalien garunak ikusi genituen, besteak beste.

Laburbilduz, jarduera hau oso interesante eta aberasgarria izan da, eta aukera ezinhobea zientziaren barruan dagoen diziplina-aniztasuna ikusteko. Oso baliagarria izan zaigu gure etorkizun profesionala nolakoa izan daitekeen ikusi ahal izatea. 

--

Amina Boukhalfa 

Gurasoen eskolen 28. topaketa 

2024/02/28

Koldo Mitxelena BHIko zuzendaria den Nora Madariagak parte hartuko du 2024ko martxoaren 2an izango den Gurasoen eskolen 28. topaketan, "Mugikorrak, familien esperientziak eta ekimenak" izenburupean. 

Beharrezkoa al da adingabeen telefono mugikorren erabilera arautzea? Zein da haien garapenean duen eragina?

Gaur egun, familiek, adituek, hezkuntza-administrazioak eta ikastetxeek hainbat proposamen egiten dituzte mugikorren erabilera adin jakin batzuetara mugatzeko.

Mahai-inguru horretan, egoera testuinguruan kokatuko da, eta Euskal Autonomia Erkidegoan familiek izandako esperientziak eta gauzatutako ekimenak azalduko dira.

INFORMAZIOA 

Familiak gonbidatu nahi zaituztegu bertan parte hartzera. 

Koldo Mitxelenako Hezkidetza proiektua, sarituta 

2024/02/28

InteRed gobernuz kanpoko erakundeak Koldo Mitxelenaren Hezkidetza proiektua saritu du. Epaimahaiak "ekimen ezin hobea eta, gainera, ibilbide luzekoa" dela esan du. InteRed, jolas kooperatiboen bidez hezkidetza bultzatzen duen GKEak, hezkidetzaren arloko gizarte-ekimenak aztertzen ditu

Saria otsailaren 24an eman zen Bilbon, eta material pedagogikoak eta hezkidetza-jolasak ditu.

LA VOZ LITERARIA DEL SAHARA LLEGA A CLASE DE LITERATURA 

2024/02/21

Urtarrilaren amaieran Ali Salem Iselmu idazleak Batxilergoko 1. mailako Literatura Unibertsaleko ikasleekin egon zen Saharako literaturaz berba egiten. Basamortuak eta hango bizitza nomadaren ezaugarriek baldintzatutako literatura da, eta ongi azaldu zizkigun honen nondik norakoak. Bere poemak ere irakurri zituen, eta azken nobelaren aurkezpena egin zigun ("El amor en la villa del Mar Blanco").

Iselmuren "Beduino bat Karibe aldean" narrazio bildumako testuak ere irakurri ditugu gelan. Horrela Mendebaldeko Saharako jendearen esperientzietara hurbiltzeko aukera ere izan dugu. 

BILERAK ETA ATE IREKIAK - 2. EGUNA

2024/02/02

Otsailaren 07tik otsailaren 23ra bitartean, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan, 24-25 ikasturterako aurre matrikulazio-epea irekiko da.


Hori dela eta, ATE IREKIEN EGUNA antolatu dugu KOLDO  MITXELENA institutuan instalakuntzak ezagutu ditzazuen eta INFORMAZIO BILERAK ikastetxeko Hezkuntza Proiektuaren berri emateko. Ekintza hau, Lehen Hezkuntzako 6.mailako gurasoentzat antolatuta dago.


BILERAK:  


Bilera ondoren ikastetxeko instalakuntzak ezagutzeko aukera izango duzue.


Gure erreferentziako ikastetxekoa  ez bazara eta etortzeko interesa baduzu bakarrik bete inprimaki hau.


ONGI ETORRI KOLDO MITXELENARA! 

CONFERENCIA DE MONTXO SOBRE LA RESILIENCIA 

2024/01/24

Aste honetan Montxoren hitzaldi eredugarria bizi izan dugu. Erresilientziak duen bultzadarekin. Denok aurrera egiteko dugun barne indarra baita hori. Berak bere bizitzaren hiru etapa oinarrizkoak azaldu dizkigu zehatz eta argi. Bizitzaren oztoporik latzenari ere aurpegira begiratzen irakatsi digu, patxadaz, gogoaren argitasunik galdu gabe eta marrazkiaren enkantuaz. Oso hurbileko sentitu dugu. 

VID_20240122_120427.mp4

BILERAK ETA ATE IREKIEN EGUNA 

2024/01/20

Otsailaren 07tik otsailaren 23ra bitartean, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan, 24-25 ikasturterako aurre matrikulazio-epea irekiko da.


Hori dela eta, ATE IREKIEN EGUNA antolatu dugu KOLDO  MITXELENA institutuan instalakuntzak ezagutu ditzazuen eta INFORMAZIO BILERAK ikastetxeko Hezkuntza Proiektuaren berri emateko. Ekintza hau, Lehen Hezkuntzako 6.mailako gurasoentzat antolatuta dago.


BILERAK:  


Bilera ondoren ikastetxeko instalakuntzak ezagutzeko aukera izango duzue.


Gure erreferentziako ikastetxekoa  ez bazara eta etortzeko interesa baduzu bakarrik bete inprimaki hau.


ONGI ETORRI KOLDO MITXELENARA! 

PRAKTIKAK MENDIZABALA LHIn 

2024/01/15

Joan den abenduaren 20an, ohi bezala, Teknologia eta Ingeniaritza ikasgaiko ikasleak Mendizabala Institutura hurbildu ginen ikasgaiarekin lotutako praktikak egitera, ikastetxean dituzten aparatuak eta makinak erabiliz. Saioan ikasitakoa praktikan jarri ahal izan genuen. Hurrengo urteetan errepikatzen saiatuko garen jarduera interesgarria. 

ERREKALEORREKIN  

2023/12/18

Errekaleorrekin bat egin dugu Antropologiako ikerlari sutsuok, bisita gidatuarekin ikasi eta haien asmo kooperatiboaz bustirik, gure jakinmina erabat suspertuta itzultzeko. Rubenen azalpen garbiek hango azpiegiturak koloreztatu ditu, erdigunean dituzten batzorde eta asmoak, sukaldea, garbigailuak, aterpetxea, frontoia, ikastaroak, auzolana, baratza... gizarteari zabalik daudela kontura gaitezen. Aurrera elkarrekin! 

Abenduak 3 

2023/11/28

Gasteizko Koldo Mitxelena ikastetxean egindako abestia Euskararen eguna ospatzeko. 

KOLONBIAKO GAZTEEKIN SOLASEAN 

2023/11/03

Aurten ere Kolonbiako gazteek erakutsi digute nola antolatzen diren Ibagué eskualdean, tailerrak, laguntza soziala eta iniziatiba partikularrak aurrera eramateko, udalaren azpiegitura oinarrizko batekin. Horretarako eskulanaren erakusketa bat ere esakaini digute. Pizgarri izan dakigun! 

Hizkuntza-ikastaroak atzerrian – 2024ko uda 

2023/10/25

MUSIKA BALIOZKOTZEAK 

2023/09/26

Musika baliozkotzeko epea zabaldu da. Eskatu nahi duen familiak DBH1-2ko eraikinean dagoen idazkaritzatik pasatu behar du eskaera sinatzeko Epea: Urriaren 10era arte. 

KURTSO HASIERAKO BILERAK FAMILIEKIN 

2023/09/012

Irailean familiekin bilerak egingo dira, jarraian zehazten den moduan. 


2023/2024KO UNIBERTSITATEAZ KANPOKO BEKAK 

2023/09/08

Familia agurgarriak: Bekak eskatzeko epea uztailaren 18an zabaldu zela eta irailaren 30ean bukatuko dela jakinarazten dizuegu. INFORMAZIOA: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/  

Ondo izan! 

2023/2024 IKASTURTE HASIERA 

2023/08/29

Ongi etorri berriz ere Koldo Mitxelena BHIra! Hemen dituzue lehenengo egunerako beharrezko informazioa eta ikasturteko egutegia


Ondo izan!