BERRIAK
BERRIAK
2025/06/12
Zorionak, Abril!
Arabako USaPeko notarik altuena Koldotar batek lortu du. Ikasle eta pertsona bikaina. Batxilergoan ohorezko matrikula atera du eta USaPen 9,72, beraz unibertsitatean sartzeko bataz bestekoa izan da 9,76.
Abrilek Matematika egin nahi du eta Koldo Mitxelenako Matematikako irakasleei eskerrak eman dizkie. Gasteiz Hoy egunkari digitalean egindako elkarrizketa batean, Abrilek aitortu zuen "irakasleren batek Matematikari buruz klasean irakatsi ohi denaz haratago azaldu didala. Eta kalkulua edo aljebra baino askoz gehiago dela ikusarazi dit: matematikak mundua ulertzeko modu asko azaltzen ditu".
2025/06/11
Ekaineko lehen astean, DBHko 2. mailako ikasleek eta irakasleak txanda desberdinetan, bi egun eman ditugu Etxarri-Arantz herrian, kanpinean. Bertako instalazioez, mendira eta herria ezagutzeko egindako irteerez, jolaseekin gozatu dugu. Esperientzia laburra baina bizia izan da, eta guztiok asko gozatu izana espero dugu. Hurrengora arte!
2025/05/30
Datorren ekainaren 2tik 13ra, datorren ikasturtean 1.DBHn egongo diren ikasle berrien matrikula formalizatzeko epea zabalduko da. Egun horietan, 08:30-14:30 ordutegian eskolako idazkaritzatik (Behenafarroa kalea z/g) pasa, aldez aurretik jasotako sobrearen dokumentazioa beteta duzuela. Sobrea jaso ez baduzue, ahalik eta azkarren idazkaritzatik pasa jasotzera, aurretik adierazitako epean bete eta entregatu ahal izateko.
Maiatzaren 27an egindako bilera informatiboaren aurkezpena ondorengo estekan duzue.
AURKEZPENA
2025/05/29
Joan den maiatzaren 21ean, 12:40etatik 14:30era, DBHko 3. mailako Robotika ikasgaiko ikasleek “Eraiki eta eman bizia Cyborg esku bati” izeneko tailer praktikoan parte hartu zuten, eta jarduerak interes handia piztu zuen ikasleen artean.
Tailerrean, parte-hartzaileek esku robotiko bat eraiki zuten etxeko materialak eta serbo motore txiki bat erabiliz. Esperientzia horri esker, hobeto ulertu ahal izan zuten nerbio-sistema motorraren funtzionamendua, eta, era berean, hurbildu ziren protesi bionikoen mundura eta BCI teknologiek (garuna-ordenagailua interfazea) robotikan, osasunean, mugikortasunean edo bideojokoetan eskaintzen dituzten aukeretara.
Jarduera hau Despertando Vocaciones STEAM proiektuaren parte da, eta bere helburua da ikasleen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzea, ingurune profesionalarekin eta jarduera industrialarekin lotuz.
Proiektu hau EmpleoAraba planaren barruan kokatzen da, SEA Arabako Enpresariak eta Fundación VITAL erakundeek bultzatutako ekimena. Plan horren helburua da Arabako enplegu-eskaintza eta -eskaria uztartzea, eta gazteen talentua lurraldeko enpresa-sarearen beharretara hurbiltzea.
Tailerra oso esperientzia positiboa izan zen, ikasleek gogotsu eta jakin-min handiz parte hartu baitzuten. Zalantzarik gabe, arrasto ona utzi duen hezkuntza-ekimena izan da!
2025/05/15
Gaurtik aurrera eta maiatzaren 25era arte "Euskaraldia"n murgilduko gara. Koldo Mitxelenako kideok Euskaraldiarekin bat egiteko bideo bat sortu dugu. Izan belarriprest, izan ahobizi, EUSKARAZ BIZI!
IZAN AHOBIZI eta EUSKARAZ BIZI!
Koldo Mitxelenako Euskara Batzordea!
2025/05/15
Argentina, India, Kordoba eta Ekuadorreko bost poeta etorri dira Koldo Mitxelena institutura poesiaz hitz egitera.
"Poetak Maiatzean" jaialdiak antolatutako jardueren barruan, Elisa Rueda antolatzaileak nazioarteko ospea duten bost idazle DBHko 1. eta 2. mailako irakurketa-klubeko ikasleekin hitz egitera ekarri ditu.
Solasaldiak bi ordu iraun zuen. Poeta bakoitzak bere bizitzako pasadizoren bat azaldu eta poema bat irakurri zuen.
Bukatzeko, irakurketa klubeko ikasleek galdera batzuk egin zituzten, esaterako, noiz argitaratu zuten lehenengo liburua edo emakumeek poesian aritzeko zailtasunik izan ote zuten.
Jarduera oso aberasgarria izan zen. Ekitaldiaren argazkiak eta esku-hartze batzuk ikusteko, klikatu hemen: https://youtu.be/tFlZCckEo2w
2025/04/9
2.DBHko ikasle guztiak Arakako araztegira bisitaldia egin dugu. Bertan edaten dugun uraren zikloa azaldu ziguten. Lehenik maketa batean kokatu genituen hiria, eta baita Zuhatzako irla ere, urtegi nagusiak bertan daude eta. Hodi handietan Arakako araztegira dator Ullibarri Ganboako urtegian bildutako ura eta iragazki batzuk zeharkatu ostean solido nagusiak kentzen zaizkio. Ostean goitik ikusi ahal izan ditugun igerileku antzeko batzuetan ura nola iragazten den berriz ikusi dugu. Bertan azaldu digute mikroorganismo kaltegarrietaz urak garbitzeko kloroa erabiltzen duten besteak beste. Ostean biltegi handi batzuetan jasotzen da eta hirira bidaltzen da. Oinez egindako tarte onetan egarria piztu zitzaigun batzuoia!
Ostean gelaxka batean hainbat praktika egin genituen. Lehenik, Gasteiztar batek egunean zenbat ur gastatzen dugun kalkulatu genuen, pasada bat da! zenbat ur behar dugun etxeetan, garbigailuetan, fabriketan, aldageletako dutxetan,...Gainera marka ezberdinetako botiletako uren daztaketa ere egin genuen eta hauen pHa neurtu ere. Asmakizun jolasa dibertigarria izan zen!
Azkenik, zebra muskuiluaren berri ere izan genuen, espezie inbaditzaile bat, hainbat kalte eragiten omen ditu uraren banaketa sisteman batez ere. Ez genuen ezagutzen! Gure eraginez animali exotikoak gure ingurura ekartzen ditugu eta bertako ekosistemetan ondorio kaltegarriak eragin ohi dituzte.
2025/04/4
Iazko Batxi1eko ingeleseko irakasleen proiektuak estatuko eTwinning Saria irabazi du.
Proiektuaren helburua da funtsezko gaitasunak garatzeko aukerak sortzea eta ikaskuntza-prozesua beste ikuspegi batetik "outside the box" kutxa tematikoetan aurkeztea, BrAInY soluzioak bilatzeko.
Hau da proiektuari buruz epaileek esan dutena: https://etwinning.es/
Proiektuaren alderdirik azpimarragarriena haren ikuspegi berritzailea eta diziplinartekoa da. Helburu nagusia da ekologia edo musika bezalako gaiei buruzko ezagutza zabaltzea. Horretarako, jarduera motibatzaileak eta erronkak egiten dituzte. Ikasleen parte-hartzea eta autonomia oso nabarmenak dira, eta gida bat sortu dute beren lan autonomorako. eTwinning ikasgelan erabat integratuta dago, eta, aldi berean, funtsezko elementua da ikastetxeko plan digitalean.
Oso proiektu osatua da, eta, curriculum-mailan, ezin hobeto adierazi eta dokumentatu dira helburuak, edukiak, gaitasunak, ebaluazio-irizpideak eta proiektu osoan zeharreko hedapena, bai eta nazioarteko taldeekiko elkarrekintza, komunikazioa eta lankidetza ere. Pieza guztiak ezin hobeto egokitzen dira, emaitza bikainak dituzten azken produktuak sor daitezen. Irakasleek zein ikasleek aise lortu dituzte proposatutako helburuak, baita haien ikasketa- eta gogobetetze-maila ere, proiektu honek oso maila altua baitu.
Zorionak, Sheila eta Idoia, eta Batxiko ikasleei!
https://view.genially.com/666b66791b700700151d7bf0
Informazio gehiago: eTwinning_KM
2025/03/26
Datorren ikasturtean Batxilergoa ikasteko asmoa baduzu eta gure ikastetxeko eskaintza ezagutu nahi baduzu, hona zure aukera.
NOIZ: Apirilaren 7an, astelehenean.
ORDUA: 18:30etan.
NON: Batxilergoko Areto Nagusian. Aguraingo Taldea, 2. 01013 Gasteiz.
ZATOZ GU EZAGUTZERA!
Batxilergoan onartzeko eta matrikulatzeko prozesuaren egutegia.
BATXILERGOA 1
2025/03/17
Vitoria-Gasteiz noticia sorprendente para los amantes de la literatura en Vitoria-Gasteiz, con el descubrimiento de los estudiantes. Curiosamente, los alumnos de primero de bachillerato del instituto Koldo Mitxelena han descubierto seis nuevos poemas de la escritora americana casi 150 años después de su muerte. Este hallazgo se ha producido mientras los escritores del Romanticismo estudiaban en la asignatura de Literatura Universal.
2025/02/11
Apirilaren 14an, Koldo Mitxelenako DBHko 1. mailako ikasleak Ignacio Aldecoaren irakurketa maratoiaren protagonistak izango dira. Aurten idazle gasteiztarraren jaiotzaren 100. urteurrena bete da, eta ospatzeko, Koldo Mitxelenako eta Gasteizko eta Arabako beste institutu batzuetako ikasleek Ignacio Aldecoaren ipuinak eta eleberriak irakurriko dituzte, txandaka eta goiz osoan zehar.
Irakurketa maratoia Florida parkeko Kultur Etxeko atean egingo da, hain zuzen ere, idazlearen izena daramana, bere estatuaren ondoan.
Goizeko 9etan hasiko da eta irakurketa maratoia zabalik egongo da gure ikasleei entzutera hurbildu nahi duenentzat.
Ikasturtean zehar, DBHko 1. mailako ikasleek ozen irakurtzen trebatu dira Proiektu Komunitarioa irakasgaian, eta Irakurketa Maratoia ikasitakoa erakusteko aukera bikaina izango da, komunitateari zerbitzu eginez.
2025/02/06
Zorion etxe hontako denoi
Oles egitera gatoz.
Oles oles lurra esna zaitez…
Otsailaren 4an, Santa Ageda bezperan, DBH 1-2 eraikinean 2.atsedenaldian, hainbat ikasle eta lankide elkartu gara koplak abesteko, “aterik ate ohitura zaharra aurten berritzeko asmoz”.
Abestalde bikaina osatu dugu! Datorren urtean gainerako eraikinetan ere espero dugu errepikatzea eta zergatik ez... Zaramagako kaleetan zehar ere bai!
2025/01/24
Lekua: Koldo Mitxelena BHI, Behenafarroa kalea z/g.
Eguna eta ordua: urtarrilaren 29an, asteazkenean, 18:00etan izango da.
Euskaraz erabilera anitzeko gelan bilduko gara eta gaztelaniaz areto nagusian.
2025/01/06
eTwinning proiektuan parte hartzen duten kideen neguko oporrak nolakoak diren ezagutu nahi al duzu? Zer afaltzen dute Polonian Gabonetan? Nola ospatzen dute Urte Berria Tunisian edo Turkian? Zein da Portugalen eta Italian duten ohitura? Hori eta gehiago ESTEKA HONETAN
2024/12/20
2024-2025 ikasturterako eskola-garraioko banakako dirulaguntzak eskatzeko epea ireki da.
2024/12/20tik 2025/01/20ra.
2024/12/19
2024/12/18
Azaroaren 28an Donostiako Eureka zientzia museoan ospatu zen TopaDIPC zientziarekin solasean jardunaldietan parte hartzeko aukera izan zuten gure ikastetxeko 5 ikaslek beste 38 ikastetxeetako 235 ikasle eta irakaslerekin batera. Jardunaldi hauek Pedro Miguel Etxenike fisikaria buru duen Donostia Internetional Phisic Center-ek antolatzen ditu, Eusko Jaurlaritzaren, Telefonicaren, eta Kutxa Fundazioaren babesarekin eta bertan nazioartean entzutetsuak diren 3 zientzialarirekin solasean aritu ziren. Aurtengo gonbidatuak Jean Pierre Sauvage, Mairi Sakellariadou eta Pilar Hernándezekin izan dira, bai kimikan zein fisikan ikerlari garrantzitsuak.
2024/11/29
Erabiltzen ez diren baliabide digitalekin, zer egin? Berrerabili edo birziklatu.
Azken egun hauetan, familiekin batera Koldo Mitxelena institutuan egon gara ordenagailuak, kargadoreak, kableak... biltzen. Elkarnet elkartearen laguntzarekin berrerabilgarriak direnak Afrikara eraman ditugu eta berrerabili ezin direnak "Indumental Recycling" enpresak birziklatzera eraman ditu.
Datorren astean, El Aaiun-eko ikasleekin bideodeia egingo dugu ikusteko nola erabiltzen ari diren Koldo Mitxelenan erabiltzen ginen ordenagailuak.
2024/11/19
HNPkoek eta Euskara Batzordekideek sustatuta aurten GAU BELTZAri presentzia eman zaio, Hallowen-en ordez ospatzeko ohitura berreskera dezagun. Ekintzak batez ere Km 1-2n aurrera eraman dira, urriaren 30ean:
GELAN
a) Bideo bat ikusi giroan sartzeko
b) Joku bat (genially) denon artean
c) Beldurrak uxatu!!!! Noizbait baduzu zeozer loa kentzen dizuna ? Zer da? Zeri diozu beldur? Prestatu erantzunak!
d) Makillaje tailerra eta mozorroen tailerra.
SARRERA NAGUSIAN
e) DBH 1-2 ikastetxeko sarrera nagusian argazki bat aterako zaio zure taldeari (mozorraturik), irakasleak lagunduta.
PATIOAN
f) Behin argazkia aterata, patiora irtengo zarete eta han musika eta eginkizun txiki bat izango dugu: Beldurrak erre, dantza...
2024/11/07
DBH4ko ikasle eta irakasleekin Komunitate Proiektua ikasgaiaren barruan “Ekonomia Zirkularreko Hardware tailerra” aurrera eraman da Elkartenet elkartearen eskutik.
Tailer honetan lehenik hitzaldi bat egon zen hardwareaz eta softwareaz: ordenagailuak berrerabiltzeaz (12.ODS ekoizpena eta kontsumo jasangarria) eta software libreaz, guztiok komunikazio digitalerako eskubide berdina izateko tresna gisa, hezkuntza inklusiboa, bidezkoa eta kalitatezkoa bermatuz (4.ODS Kalitatezko Hezkuntza)
Hardware-tailerrean ordenagailu baten osagaiak ezagutu genituen (oinarri-plakak, elikadura-iturriak, diskoak, RAM memoriak…) eta ikasleek diskoak eta memoriak aldatu zituzten mahai gaineko ordenagailuetan eta eramangarrietan. Beti ez dela beharrezkoa ekipo berri bat erostea azaldu zen, eta gure ordenagailuak hobetu ditzakegula, batzuetan osagaiak aldatuz, bizi-zikloa luzatuz eta hainbeste zabor elektroniko sortzea saihestuz.
2024/09/14
Urtero bezala, kurtso hasieran, bilera bat antolatzen da tutoreak eta familiak elkar ezagutzeko eta hainbat informazio garrantzitsu helarazteko.
DBH2
Datorren astelehenean, irailaren 16an izango da.
NOIZ: 17:00etan (euskaraz) eta 17:45etan (gazteleraz)
NON: ikaslearen gelan (DBH1-2ko eraikinean)
DBH3
Datorren asteartean, irailaren 17an izango da.
NOIZ: 17:00etan (euskaraz) eta 18:00etan (gazteleraz)
NON: ikaslearen gelan (DBH3-4ko eraikinean)
DBH4
Datorren asteazkenean, irailaren 18an izango da.
NOIZ: 17:00etan (euskaraz) eta 18:00etan (gazteleraz)
NON: ikaslearen gelan (DBH3-4ko eraikinean)
Zuen presentzia izango dugulakoan,
2024/07/22
Ongi etorri berriz ere Koldo Mitxelena BHIra! Hemen dituzue lehenengo egunerako beharrezko informazioa eta ikasturteko egutegia.
Ondo izan!