Helburuak

2021-2022 HELBURUAK

  • Segurtasun neurriak aplikatuz irakaskuntza-ikaskuntza prozesua bermatzea agertoki guztietan.

  • Alderdi emozionala eta arreta pertsonalizatua lantzea. "Koldotarra" izatearen sentimendua indartzea.

              1. Irakasleen prestakuntza plana:

                • Elkarbizitzaren inguruko foroa (Koldo Mitxelenako bizikidetza plana ezagutzeko eta berrikusteko)

                • Eskola inklusiboa, zer da?

                • Mutil Berdinzaleak hezteko erronka

                • Covid-19 pandemiatik irteteko konpententzia sozioemozionalak garatzeko Hezkuntzako Sailaren ikastaroa

              2. Tutoretza plana eguneratzea

              3. Jarduteko protokoloa kontuan hartuta, Hauspoa proiektuko arratsaldeko ekintzak eta hainbat jarduera osagarriak (ikasketa bidaia...) berreskuratzea baita eskolaz kanpoko programari ere jarraipena ematea.

  • Konpetentzia digitala areagotzea:

              1. Komunitatearen trebakuntza teknologikoa sustatzea (irakasleen prestakuntza planan txertatuta, berdinen arteko formazioa, kurtso hasieran gela birtualak iraskasgai eta maila guztietan, familientzat oinarrizko formazioa).

              2. Material digitalaren ekoizpenarekin jarraitzea.

  • Euskarazko hizkuntza-komunikazioarako konpetentziari lehentasuna ematea:

    1. ELKARHITZ Bigarren Hezkuntzako ikasleek euskaraz komunikatzeko duten konpetentzia hobetzeko Hezkuntzako Sailaren proiektuan lan egitea.

    2. Laguntza eta errefortzu-jarduerak garatzea, bereziki DBHko lehenengo bi kurtsotan (bi irakasle gelan eta HBSP).

    3. "Euskaltokiak" antolatzea (mintzalaguna hauspoan edo atsedenaldian...) eta euskara batzordeen lana indartzea.

    4. Eukal Girotze Barnetegian parte hartzea DBH1. mailako taldeekin

            • Irakurmena sendotzeko programarari jarraipena ematea: DBH 1-2ko "irakurteka" sortzea eta HAUSPOAn inplementatu, irakasleen formazioarekin osatuz.

            • Ikastetxeko jasangarritasunaren aldeko apustua egin, bai instalazioetan baita ikasleekiko konpromezua sustatuz eta KM BERDEA berriz abian jarriaz.

            • Zuzendaritza-taldearen berriztatzea prestatzea eta kohexioa sustatzea