Ikastetxea‎ > ‎

Historia

Eskola publikoan irakaskuntza ertainetan ikasketak euskaraz burutu ahal izateko hainbat euskaltzalek egin zuten aldarrikapenaren ondorioz, 1.988/89 ikasturtean Arabako D eredu hutsezko lehenengo institutu publikoa jarri zen abian.

Hasiera batean Zaramaga auzoan ikaslerik gabe gelditzen ari zen ikastetxe batean ezarri zen eta izen berria eman zitzaion. Aurreko urtean Txillardegirekin batera euskara batuaren sorkuntzan giltzarri izan zen Koldo Mitxelena filologoa hil zen eta horren omenez ikastetxeak bere izena hartu zuen.

Lehenengo ikasturte hartan 69 ikasle eta 7 irakasle besterik ez zegoen, baina geroztik ikastetxeak etengabe hazten jarraitu du. Gaur egun bi eraikuntzatan banatuta daude Koldo Mitxelenako ikasleak, 700 inguru. 1.988-1.989 ikasturtetik, gure Hezkuntza Komunitatea (ikasleak, familiak, irakasleak eta langileak) nabarmen handitu da eta urteak pasa ahala, Koldo Mitxelena Institutuaren sorkuntza ahalbideratu zuen euskaltzaletasuna mantendu eta indartu egin da. Hasiera batean, “Euskara ahotik ahora” izan zen gure leloa eta gaur egun ere horrela jarraitzen du.

(Koldo Mitxelena Ikastetxeko historiari buruz gehiago jakiteko lotura honetan klikatu)