Cesar Mallorquírekin hitz egin dugu  

2024/04/26

Koldo Mitxelenako DBHko 1. eta 2. mailako ikasleek "Las lágrimas de Shiva" liburuaren egilearekin hitz egin dute.

Liburuaren Eguna ospatzeko, Koldo Mitxelenako Irakurketa Plana Batzordeak bideokonferentzia bat antolatu du César Mallorquírekin, "Las lágrimas de Shiva" edo "El círculo escarlata" bezalako eleberri gazte arrakastatsuen egilearekin.

Hitzaldi horretan, Cesar Mallorquík azaldu du "Las lágrimas de Shiva" eleberria dela gehien maite duena, "ia autobiografikoa" delako.

Idazleak egunero minutu batzuk irakurtzea gomendatu du, irudimenarekin jolasteko eta inguratzen gaituen mundua ulertzeko tresna gehiago izateko.

Bideo-konferentziak iraun duen ordu osoan ikasle guztiek izan duten portaera eredugarria izan da, eta batzuk César Mallorquíri zuzenean galdetzera eta hitz egitera ere ausartu dira. 

URA ETA BIZITZA  

2024/04/22

Duela gutxi Uraren alde jarduera bizia egin genuen KMBerdea batzordeko kideok. Batetik, Kolonbia-Euskadirekin antolatutako ikastaroan garden aski ikusi genuen nolako balioa duen urak gure artean, eta, bestetik, ikasleok urarekin dugun bizitzeko era kontatu genuen zuzenean. Gainera, atarian jarritako panelera eraman genuen eskola, urarekin harreman zuzena izatera. Uretik gatoz eta uraren bidez egiten gara. Maita dezagun. 

St. Patrick's 2024 

2024/04/11

Leprechaun iratxo batek pistak utzi zituen Koldo Mitxelenan Batxi 1eko ikasleek altxorra aurki zezaten. Hona hemen St. Patrick's egunaren laburpena: 

Zein da "haragi kolorea"? 

2024/03/29

Martxoak 21, Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako Eguna izan zen. Egunari "kolorea" emateko, DBH 3. mailako zenbait ikaslek eta irakaslek tiritak jarri zituzten aurpegian gure gizartean "haragi kolore" bakar bat ez dagoela ikustarazteko.

 @vivovalores 

2. BATXILERGOKO BOST IKASLE EKONOMIA-OLINPIADAN 

2024/03/26

Gure ikastetxeko 2. batxilergoko bost ikaslek Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU-UPV) XV. Ekonomia-olinpiadan parte hartu dute, honako hauek: Uxue, Janire, Lucía, Alex eta Anne. Martxoaren 15ean egin zuten proba hori Bilboko Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa fakultatean. Ea ba! 

BATXILERGOKO ATE IREKIAK 2024-2025 

2024/03/26

Batxilergoko aurrematrikulazioa dela eta, gure institutuko ate irekien jardunaldietara gonbidatzen zaituztegu. Ikasturte honetan ikastetxekoak ez bazarete, eta ate irekietara etorri nahi izanez gero, bete esteka honetako galdetegia: https://forms.gle/tsCfeREZwTYNqAUB8

Bilerak Batxilergoko eraikinean egingo dira, Aguraingo Taldea kalean

Guretu dugu Hiria!

2024/03/21

Udalak antolatutako Hiretu Hiria – Hobetuz Gazte programan parte hartu dute DBH ikastetxeko 3. Mailako bost taldek. Programak gazteen ikuspegia jarri du zentruan, hauek hiria hobetzeko egin daitezkeen proietua aurkeztu dituzte. Partaideak ikasturtean zehar lantzen aritu dira beraien proposamenak eta martxoaren 19an gure hiriari plazaratu zizkieten Europa Jauregian egindako gala batean. Bertan, sari ugari banatu ziren eta Koldo Mitxelenak hainbat sari lortu zituen (webgune ofizialetik ateratako informazioa):

Proposamen bozkatuena – Hiretu Hiria Saria

Bozketa herritarrean, Koldo Mitxelenako (3.G) ikasleen "Kmmentala" proposamena irabazle suertatu da, botoen % 26rekin. Hortaz, Sobronera txango bat irabazi du taldeak (eta udal teknikariek beren proposamena aukeratu dute burutua izateko).  Ikusi "Km mentala".  

Burutuko diren proposamenak – Hobetuz Gazte Saria

Aurten lehen aldiz, Udaleko teknikariek proposamenak aztertu dituzte, eta, bideragarriak ziren 13etatik, lau hautatu dituzte, eta horiek gauzatzeko aurrekontua esleitu zaie; guztira, 100.000 euro.

"KM mentala", Koldo Mitxelena, 3. G, 18.000 euro

2023ko edizioan gazteek gehien egin zuten proposamenari justizia egiten dion proiektua da; izan ere, orduan parte hartu zuten taldeetako 14k gazteen osasun mentalaren arloko ezagutza eta baliabideak hobetzeko beharra proposatu zuten. Proposamen hau, burutzeko aukeratua izateaz gain, herri-bozketa bidez ere boto gehien jaso dituena izan da.  Ikusi "KM mentala"  

"Gazte & play", Koldo Mitxelena, 3. F, 54.000 euro

Gure hiriko gazteen eskaera historikoa da: topagune gazte bat izatea. Aurtengo 19 talde parte-hartzaileetatik 4k ideia horren inguruan lan egin dute ("Gazte-Roller", "Gazte mundua" eta "Ekigazteleku" proposamenek ere espazio gaztea eskatzen zuten). Beraz, ideia bakarra saritzen bada ere, ideia horiek proposatu dituzten gazte guztiak dira irabazleak, eta, oro har, Gasteizko gazte guztiak, espazio propioa izango dutelako. Ikusi "Gazte & Play". 

"Tratu-Truke", Koldo Mitxelena, 3. B, 10.000 euro

Proposamena bat dator "Aukerak berbi" aldarrikapenarekin, eta, beraz, hori lortzeak parte hartzen duten bi talderen eskaria aipatzen ditu. Ikusi "Tratu-truke".

Ikastetxeko beste bi proposamenak

Ekintzak egiten ”, Koldo Mitxelena, 3.E

Ikusi “ Ekintzak egiten ”.

“Gazte Festibala”, Koldo Mitxelena, 3.D

Ikusi “ Gazte Festibala ”.

Gu ere Herri Harro! 

2024/03/21

Astelehenean Gasteizko kaleak zapaldu genituen euskararen alde Korrikan, jai giroan. Aldarrikapenak ere ez ziren falta Abetxukotik hasi eta Salburuatik atera zen arte. Koldo Mitxelenakook gure ekarpena egin genuen 1022. kilometroan: belaunaldiak lotuz, ama-alabek eraman zuten lekukoa denon izenean. Ederra!

Oraindik badugu aukera korrika gehiago egiteko mezu eskutua Baionan publiko egin aurretik baina bi urte itxaron behar ditugu Gasteiztik lekukoa berriz ikusi ahal izateko. Bitartean, izan gaitezen Herri Harro egunero! 

KORRIKA 2024 KM.mp4

Sistema adimendunak 

2024/03/18

Joan den otsailaren 28an Karmele López de Ipiña ikerlariak bisita egin zigun. Karmele unibertsitateko irakaslea da Donostiako Informatika Fakultatean, eta gaur egun Inglaterrako Cambridge hirian bizi da, hango Unibertsitatearekin elkarlanean ari da neuroteknologiaren alorrean. Hitzaldira Batxilergoko Zientzia eta Teknologiako ikasleak joan ziren. Gaia “Sistema adimendunak” izan zen, eta garunaren ikerketan  egiten ari diren aurrerapen handiak egiaztatu ahal izan genituen. 

Anatomia ikasgaiarekin Donostira irteera: BCBL ikerketa zentroa eta GARUNAK erakusketa San Telmo museoan 

2024/03/18

Aurreko asteko asteartean, martxoak 5, Donostiara gerturatu ginen Anatomiako jarduera bat egiteko. Gasteizeko autobus geltokian Donostiara zihoan autobusa hartu ostean, hirira iritsi ginen. 

Han egonda, Miramon zonaldera abiatu ginen, han zegoelako gure lehenengo bisita: BCBL ikerketa zentrua. Han, ikertzaileek azaldu ziguten bezala, burmuinaren eta hizkuntzaren arteko erlazioa aztertzen dute, eta 

batez ere gure burmuinak hizkuntzak ikasteko egiten duen prozesua zein den eta horretan eragiten duten faktoreak zeintzuk diren ikertu nahi dute. Azaldu ziguten bezala, ikerketak aurrera eramateko partaideak behar dituzte eta proiektuan ume txikiak ere parte hartzen dute, jarduerak guztiz kaltegabeak direlako. Gainera, ikertzaieleei hainbat galdera egiteko aukera izan genuen, eta zenbait bitxikeri kontatu zizkiguten. Oso interesgarria izan zen bisita hau, eta burmuinaren ikasketa prozesuei gehiago jakiteko jakin-minarekin utzi zigun. 

Ondoren, San Telmo Museora joan ginen, han GARUNAK deitzen zen, burmuinari buruzko erakusketa bat zegoelako. Zoritxarrez, denbora gutxi geneukan, eta bisita laburtu behar izan genuen. Beraz, bigarren bisita ez zen oso aberasgarria izan. 

Hala ere, egun zoragarria pasa genuen Donostian, eta Gasteizera bueltatzean burmuinari buruz gehiago bagenekien. Mila esker antolatzeagatik! 

San Telmo museora iritsi ginenean, ez genuen bakarrik gure garuna eta bertan gertatzen diren gauza guztiak ikusi, honen garapena eta garunaren alderdi pila bat ere ikusi genituen. 

SPEAKERRA GUREKIN 

2024/03/14

Duela gutxi bizirik jarri ditugu gogo eta zentzumenak, eta elkarrekin hizketa bateratuan ibili gara Speakerrean. DBHkoak mahai-buru, batxikoekin eta irakasleekin izandako solasaldi irekiak harrapatu gaitu berriro ere. Pil-pileko eztaibada frexkoek sormenaren bidetik jarraitzeko grina piztu digute. Eskerrik asko partaideok eta segi aurrera, bihotz eta buru! 

Speaker Corner Videoa 2 _ 23-24 Mario eta Ander_ Clipchamp-ekin egina (1).mp4

Achucarro Basque Center for Neuroscience  

2024/03/6

Otsailaren 16an, batxilergoko 2. mailako biologiako ikasleok Leioako "Achucarro Basque Center for Neuroscience" zentroak antolatutako jarduera batean parte hartzeko aukera izan genuen. Doktoretza egiten ari diren 3 ikertzaileekin egon ginen, bakoitza lan-talde desberdin batean zegoena.

Eguna 30 minutu inguruko atal teoriko batekin hasi genuen. Hasteko, ikertzaileek neurozientziaren kontzeptu basiko batzuk azaldu zizkiguten, Achucarron egiten duten lana hobeto uler dezagun; eta bakoitzaren ikerketa-eremuaren oinarriak ezagutu genituen. Ondoren, bakoitzak bere ibilbide pertsonalari buruz hitz egin zuen, karrera zientifiko batek eskaintzen dituen aukera profesional ugariak nabarmenduz. Azkenik, praktikara pasatu ginen. Talde txikietan banatuta, beraien lanaren alderdi espezifikoetan esperimentatzeko aukera eman ziguten jarduera desberdinen bidez: laborategiko laginak prestatzen ikasi genuen, eta benetako animalien garunak ikusi genituen, besteak beste.

Laburbilduz, jarduera hau oso interesante eta aberasgarria izan da, eta aukera ezinhobea zientziaren barruan dagoen diziplina-aniztasuna ikusteko. Oso baliagarria izan zaigu gure etorkizun profesionala nolakoa izan daitekeen ikusi ahal izatea. 

--

Amina Boukhalfa 

Gurasoen eskolen 28. topaketa 

2024/02/28

Koldo Mitxelena BHIko zuzendaria den Nora Madariagak parte hartuko du 2024ko martxoaren 2an izango den Gurasoen eskolen 28. topaketan, "Mugikorrak, familien esperientziak eta ekimenak" izenburupean. 

Beharrezkoa al da adingabeen telefono mugikorren erabilera arautzea? Zein da haien garapenean duen eragina?

Gaur egun, familiek, adituek, hezkuntza-administrazioak eta ikastetxeek hainbat proposamen egiten dituzte mugikorren erabilera adin jakin batzuetara mugatzeko.

Mahai-inguru horretan, egoera testuinguruan kokatuko da, eta Euskal Autonomia Erkidegoan familiek izandako esperientziak eta gauzatutako ekimenak azalduko dira.

INFORMAZIOA 

Familiak gonbidatu nahi zaituztegu bertan parte hartzera. 

Koldo Mitxelenako Hezkidetza proiektua, sarituta 

2024/02/28

InteRed gobernuz kanpoko erakundeak Koldo Mitxelenaren Hezkidetza proiektua saritu du. Epaimahaiak "ekimen ezin hobea eta, gainera, ibilbide luzekoa" dela esan du. InteRed, jolas kooperatiboen bidez hezkidetza bultzatzen duen GKEak, hezkidetzaren arloko gizarte-ekimenak aztertzen ditu

Saria otsailaren 24an eman zen Bilbon, eta material pedagogikoak eta hezkidetza-jolasak ditu.

LA VOZ LITERARIA DEL SAHARA LLEGA A CLASE DE LITERATURA 

2024/02/21

Urtarrilaren amaieran Ali Salem Iselmu idazleak Batxilergoko 1. mailako Literatura Unibertsaleko ikasleekin egon zen Saharako literaturaz berba egiten. Basamortuak eta hango bizitza nomadaren ezaugarriek baldintzatutako literatura da, eta ongi azaldu zizkigun honen nondik norakoak. Bere poemak ere irakurri zituen, eta azken nobelaren aurkezpena egin zigun ("El amor en la villa del Mar Blanco").

Iselmuren "Beduino bat Karibe aldean" narrazio bildumako testuak ere irakurri ditugu gelan. Horrela Mendebaldeko Saharako jendearen esperientzietara hurbiltzeko aukera ere izan dugu. 

BILERAK ETA ATE IREKIAK - 2. EGUNA

2024/02/02

Otsailaren 07tik otsailaren 23ra bitartean, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan, 24-25 ikasturterako aurre matrikulazio-epea irekiko da.


Hori dela eta, ATE IREKIEN EGUNA antolatu dugu KOLDO  MITXELENA institutuan instalakuntzak ezagutu ditzazuen eta INFORMAZIO BILERAK ikastetxeko Hezkuntza Proiektuaren berri emateko. Ekintza hau, Lehen Hezkuntzako 6.mailako gurasoentzat antolatuta dago.


BILERAK:  


Bilera ondoren ikastetxeko instalakuntzak ezagutzeko aukera izango duzue.


Gure erreferentziako ikastetxekoa  ez bazara eta etortzeko interesa baduzu bakarrik bete inprimaki hau.


ONGI ETORRI KOLDO MITXELENARA! 

CONFERENCIA DE MONTXO SOBRE LA RESILIENCIA 

2024/01/24

Aste honetan Montxoren hitzaldi eredugarria bizi izan dugu. Erresilientziak duen bultzadarekin. Denok aurrera egiteko dugun barne indarra baita hori. Berak bere bizitzaren hiru etapa oinarrizkoak azaldu dizkigu zehatz eta argi. Bizitzaren oztoporik latzenari ere aurpegira begiratzen irakatsi digu, patxadaz, gogoaren argitasunik galdu gabe eta marrazkiaren enkantuaz. Oso hurbileko sentitu dugu. 

VID_20240122_120427.mp4

BILERAK ETA ATE IREKIEN EGUNA 

2024/01/20

Otsailaren 07tik otsailaren 23ra bitartean, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan, 24-25 ikasturterako aurre matrikulazio-epea irekiko da.


Hori dela eta, ATE IREKIEN EGUNA antolatu dugu KOLDO  MITXELENA institutuan instalakuntzak ezagutu ditzazuen eta INFORMAZIO BILERAK ikastetxeko Hezkuntza Proiektuaren berri emateko. Ekintza hau, Lehen Hezkuntzako 6.mailako gurasoentzat antolatuta dago.


BILERAK:  


Bilera ondoren ikastetxeko instalakuntzak ezagutzeko aukera izango duzue.


Gure erreferentziako ikastetxekoa  ez bazara eta etortzeko interesa baduzu bakarrik bete inprimaki hau.


ONGI ETORRI KOLDO MITXELENARA! 

PRAKTIKAK MENDIZABALA LHIn 

2024/01/15

Joan den abenduaren 20an, ohi bezala, Teknologia eta Ingeniaritza ikasgaiko ikasleak Mendizabala Institutura hurbildu ginen ikasgaiarekin lotutako praktikak egitera, ikastetxean dituzten aparatuak eta makinak erabiliz. Saioan ikasitakoa praktikan jarri ahal izan genuen. Hurrengo urteetan errepikatzen saiatuko garen jarduera interesgarria. 

ERREKALEORREKIN  

2023/12/18

Errekaleorrekin bat egin dugu Antropologiako ikerlari sutsuok, bisita gidatuarekin ikasi eta haien asmo kooperatiboaz bustirik, gure jakinmina erabat suspertuta itzultzeko. Rubenen azalpen garbiek hango azpiegiturak koloreztatu ditu, erdigunean dituzten batzorde eta asmoak, sukaldea, garbigailuak, aterpetxea, frontoia, ikastaroak, auzolana, baratza... gizarteari zabalik daudela kontura gaitezen. Aurrera elkarrekin! 

Abenduak 3 

2023/11/28

Gasteizko Koldo Mitxelena ikastetxean egindako abestia Euskararen eguna ospatzeko. 

KOLONBIAKO GAZTEEKIN SOLASEAN 

2023/11/03

Aurten ere Kolonbiako gazteek erakutsi digute nola antolatzen diren Ibagué eskualdean, tailerrak, laguntza soziala eta iniziatiba partikularrak aurrera eramateko, udalaren azpiegitura oinarrizko batekin. Horretarako eskulanaren erakusketa bat ere esakaini digute. Pizgarri izan dakigun! 

Hizkuntza-ikastaroak atzerrian – 2024ko uda 

2023/10/25

MUSIKA BALIOZKOTZEAK 

2023/09/26

Musika baliozkotzeko epea zabaldu da. Eskatu nahi duen familiak DBH1-2ko eraikinean dagoen idazkaritzatik pasatu behar du eskaera sinatzeko Epea: Urriaren 10era arte. 

KURTSO HASIERAKO BILERAK FAMILIEKIN 

2023/09/012

Irailean familiekin bilerak egingo dira, jarraian zehazten den moduan. 


2023/2024KO UNIBERTSITATEAZ KANPOKO BEKAK 

2023/09/08

Familia agurgarriak: Bekak eskatzeko epea uztailaren 18an zabaldu zela eta irailaren 30ean bukatuko dela jakinarazten dizuegu. INFORMAZIOA: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/  

Ondo izan! 

2023/2024 IKASTURTE HASIERA 

2023/08/29

Ongi etorri berriz ere Koldo Mitxelena BHIra! Hemen dituzue lehenengo egunerako beharrezko informazioa eta ikasturteko egutegia


Ondo izan!