Programak

Txoko honetan gaur egungo gailu eramangarrietarako dauden euskarazko aplikaziorik baliagarri eta erabilgarrienak bildu ditugu. Alde batetik, euskaraz dauden bestelako aplikazioak zerrendatzen dituzten zenbait biltegi eskaintzen dizkizugu. Bestetik, irakaskuntzan mesedegarrienetarako esteka zuzenak jarri ditugu.

GAILU MUGIKORRAK

Biltegiak

Azkue Fundazioak biltzen ditu bere webgunean gailu mugikorren sistema eragilerako euskarazko aplikazio batzuk.

EuskalAPPs guneak euskaraz dauden aplikazio gehienak sailkatzen ditu.

Aplikazioak

 

Xuxen euskarazko zuzentzaile ortografikoa da.

Aplikazio hau gailu mugikorretatik bidaltzen diren testuak zuzentzeko erabiltzen da. Zuzendutako testuak gure gailu mugikorrean, egunero, erabiltzen ditugun aplikazioekin partekatu ahal izango dira; horrela, Gmail eta WhatsApp moduko aplikazioetan zuzendutako testuak txertatu ahal izango ditugu.

https://itunes.apple.com/es/app/xuxen.-euskarazko-zuzentzaile/id614312238?mt=8

 

Itzultzaile automatikoa

Aplikazio honek Eusko Jaurlaritzaren itzultzailea erabiltzen du: www.itzultzailea.euskadi.net. Hiru itzulpen-norabide erabil daitezke: gaztelania>euskara / euskara>gaztelania / ingelesa>euskara. Itzuli nahi den testua ondo idatzita egon behar da. Diktatzeko aukera ere badago; horretarako, mikrofonoaren ikurra aktibatu behar da. Kasu horretan, erabili nahi den itzulpen-norabidea aurretik aukeratu behar da. Ez da ahaztu behar itzulpenaren emaitza beti gainbegiratu behar dela.

 

 

Mitzuli itzultzaile automatikoa

Mitzulik afrikaansa, aragoiera, asturiera, daniera, errumaniera, esperantoa, euskara, frantsesa, galiziera, gaztelania, hindia, indonesiera, ingelesa, italiera, katalana, kroaziera, malaysiera, nederlandera, okzitaniera, portugesa, suediera eta urduarekin egiten du lan, eta gehiago ere bidean dira! Gainera, Elhuyarren babesa dauka, zeinak zientzia eta teknologiaren gizarteratzean eta euskararen garapenean irabazi-asmorik gabe egiten baitu lan.

https://play.google.com/store/apps/details?id=com.mitzuli

 

Elhuyarrek hiztegiak eta bestelako zenbait hizkuntza-baliabide kontsultatzeko aplikazio berri bat kaleratu du mugikorretarako: HiztegiAPP.

Dagoeneko eskuragarri dago Google Playn, Android mugikorretarako, eta laster egongo da erabiltzeko moduan iOS mugikorretarako bertsioa ere App Storen (une honetan, beta bertsio bat dago).

HiztegiAPP hiztegi bat baino gehiago da; zehazki, 36 hizkuntza-baliabide aldi berean kontsultatzeko aukera ematen du. Tartean, euskarazko hiztegi elebidunak, eleaniztunak, sinonimoen hiztegiak, corpusak, Xuxen zuzentzaile ortografikoa eta abar eskaintzen ditu.

https://play.google.com/store/apps/details?id=eus.elhuyar.hiztegiapp

PC

Sistema eragileak

Jatorriz euskaraz instalatzen direnak.

Linux sistema eragilea

Linux euskaraz (Ubuntu)

Instalatu ondoren euskaratu behar direnak.

Nabigatzaileak

Euskarako bertsioa jaisteko aukera ematen du hasieratik.

Nola konfiguratu beste nabigatzaile batzuk euskaraz

Posta bezeroak

Jatorriz euskaraz instalatzen direnak.

Ofimatika

Jatorriz euskaraz instalatzen direnak.

Instalatu ondoren euskaratu behar direnak.

Irudia

Jatorriz euskaraz instalatzen direnak.

 

Soinua

Jatorriz euskaraz instalatzen direnak.

 

Bestelakoak

Jatorriz euskaraz instalatzen direnak.

Xuxen zuzentzaile ortografikoa gailu digitaletan euskaraz idazten den oro zuzentzeko tresna aproposena da. Horretarako, ordenagailu, telefono mugikor zein tabletetan, nabigatzaile, posta bezero, eta ofimatika paketeetan instala daitekeen zuzentzaile ortografikoa da.

Hobelex euskararako lehen lexiko-zuzentzailea da, Microsoft Office-n erabil daitekeena; euskaraz akats ortografikorik gabe eta, gainera, lexiko zuzen eta eguneratuarekin idazten laguntzen duen tresna.

Euskaltzaindiaren arauak eta Eusko Jaurlaritzako Terminologia Batzordearen erabakiak eta irizpideak dira Hobelexen zuzenketa-proposamenen oinarri nagusiak.

Firefox nabigatzailearen add on bat. Euskalbarrek hitzak itzultzen laguntzen du euskaratik ingelesera, frantsesera, alemanera, gaztelaniara eta japonierara, eta alderantziz.

HiztegiBar

Chrome nabigatzaileak ere hiztegietan kontsulta egiteko modua ematen digu gehiagrri honekin.

Xuxen euskara hiztegia. Mozilla Firefox eta Thunderbird aplikazioetarako. Guztira 85.000 sarrera ditu hiztegiak, horietatik berriak 8.860 izen arrunt eta 1.446 izen propio izanik. Orain, EAEko izen eta abizen ohikoenak ere baditu.

PROIEKTUAK

Librezale.org

Doako softwarearen aldeko webgune honetan Interneteko hainbat erabiltzailek programa hauetako batzuk euskaratzeko egitasmoak jarri dituzte abian.

Besteak beste, Hezkuntzan baliagarriak izan daitezkeen batzuk ere eskura daude.