Irakurria

EIBZren liburutegiko katalogoa, liburuen erreseinak, liburu ibiltariei buruzko informazioa, kamishibaiak, liburu digitalak eta sareko euskal hedabideetako testuak gai, testu mota eta adinaren arabera sailkatuta. 

ARIKETAK

Kontzientzia fonologikoaren bidez irakurketa-idazketa lantzeko materialak. Arreta handia jarri da irakasleek etapa horretan garatzen dituzten hainbat proiektutarako eskema eta mapa kontzeptualak eskaintzean. 

IKASBIL webguneak euskara ikasteko baliabide ugari eskaintzen ditu eta jakina, irakurriaren ulermenerako ere bai. 

 Irakurria eta idazketa lantzeko ariketak ditugu eskura. 

G02 Berritzeguneko Hizkuntza Indartzeko Programako Irakasleen mintegian parte hartzen duten irakasleei berriak, intereseko baliabideen loturak eta haien artean komunikatzeko tresna eskaintzeko blogean, bi irakurketa ariketa. 

Irakasleak ikasgelan planteatuko dituen ohiko jardueren osagarri izateko materiala. DBHko 2. zikloan edo Batxilergoan erabiltzeko. 

Benigno Iturrioz orientzaileak DBHko ikasleen irakurketa maila neurtzeko ikasturte hasieran egiten dizkien probak jarri dituzte webgunean. 

Scribd liburutegi digitalean hainbat irakurgai daude ulermen galderekin batera. 

ZAILTASUNAK DITUZTENENTZAT LAGUNGARRI 

Software libreko programa bat da Windows eta GNU/Linuxerako. Irakurketa prozesuan laguntzeko tresna izan nahi du. 

IRAKURGAIAK

AEKren aldizkarian erreportaje, elkarrizketa, iritziak, komikia, kritikak... testu labur eta luzeagoak irakurgai.