Euskaltzaindiaren arauak eta Eusko Jaurlaritzako Terminologia Batzordearen erabakiak eta irizpideak dira Hobelexen zuzenketa-proposamenen oinarri nagusiak.
XUXENen helburua euskaraz idatzitako testuen akats ortografikoak detektatu eta zuzentzea da, ahalik eta modu eroso zein eraginkorrenean.
Berria egunkariaren estilo liburuak galde-erantzunetarako atala du bere webgunean.
IVAPen kontsulta-zerbitzua da. Erantzunak ez dira arau-emaileak; beraz, ezin dute ordezkatu aginpidedunek erabakitakoa.
EHUn euskararen erabilera zuzena eta egokia bultzatzeko zerbitzua da EHULKU, Euskara Zerbitzuak EHUko irakasleei eta langileei eskainia.
EIBZk irakasleei doan eskaintzen dien zerbitzua da.
Hizkuntzaren erabilera zuzena eta egokia bultzatzeko asmoa du.
Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan nahiz euskaltegietan sortzen diren zalantzei konponbide emateko zerbitzua, euskal testu egoki eta zuzenak egiteko garaian.
IRALEk unibertsitateaz kanpoko langileei eskaintzen die kontsulta- eta aholkularitza-zerbitzu hau, euskara zuzen eta egoki erabiltzea bultzatzeko.
EIZIEk sortutako posta zerrenda da. Bere helburua da euskal itzultzaileen lagungarri izatea, eguneroko lanean sortu ohi diren arazoak beste lankide itzultzaileen laguntzaz konpondu eta eztabaidatzeko foro elektronikoa eskaintzen baitu.
Kontsulta- eta aholku-zerbitzua da. Zerbitzu honen bidez hizkuntzaren arlo desberdinetako Euskaltzandiaren erabakiak kontsulta daitezke.