IKASMATERIALA SAREAN

Atal honetan sarean Euskara eta literatura ikasgairako sarean dauden material interesgarriak biltzen eta landu ohi ditugun aspektuak kontuan hartuta sailkatzen saiatu gara.

Interneten eskura ditugun materialez gain, liburu, testuliburu edo bestelakoak ere kontsultatu nahi izanez gero, EIMA katalogoa oso erabilgarria izan daiteke. EIMA Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Unibertsitate aurreko euskarazko ikasmaterialgintza babestu, indartu, garatu eta diruz laguntzeko sortu zuen programa bat da. Irakasgai guztietarako materiala biltzen du, tartean, Euskara eta literatura ikasgaiari lotutakoa ere bai.