EIBZko egitasmo honen helburu nagusiak bi dira: batetik, Euskal Hizkuntza eta Literaturako ikasgeletan hezkuntza literarioa lantzeko liburu-zerrenda — Eskolako Literatur Kanona — proposatzea; bestetik, liburu horiek lantzeko proposamen-didaktikoak eskaintzea.
Gune honetan, Bigarren Hezkuntzako Euskal Hizkuntza eta Literaturako ikasgelan hezkuntza literarioa lantzeko materiala aurkituko duzu, deskargatzeko prest.
Euskal Idazleen Elkartearen webgunean idazleak eskolan programari buruzko informazioaz gain, Euskal literaturaren historia ere eskura dugu, adibidez.
Euskal literaturzaleen bilgune izan nahi du Hitzen uberan atariak. Are gehiago, sortzaileen eta irakurleen arteko zubi izan nahi du, biltegi izatetik haratago.
EIBZk sortutako materiala: ipuinak, bertsoak, kazetaritza, zinema eta publizitatea lantzeko.
Ipuinak lantzeko proposamena. Kritikak irakurri, iritziak elkartrukatu, eta tartean poesia pixka bat ikusi ere bai. Batxilergoa.
Batxilergoko 2. maila.
Euskal literaturari buruzko informazio osoa: sarean idazleei buruz dagoena, klasikoen gordailua (narrazio, balada, poema...), euskal prentsaren lanak, itzulpenei buruzko erreferentziak...
Liburu asko irakurtzeko aukera ematen digu bai eta irakurritakoak entzutekoa ere. Liburuen trailerrak ere badaude. Poesia kaierak, MPK (munduko poesia kaierak gure ekarrita), narratiba zein saiakera.
Musikatutako euskal literatura biltzen du, ahozko literaturatik XX. mendera arte. Bideoz osatuta dago, eta euskal literaturaren ibilbidea egiteko aukera emateaz gain, euskal musikarena egiteko aukera ere ematen du.