EIBZren Esamoldeak eta esaerak blogean hainbat esapide eta atsotitz biltzen dira.
Ahotsak proiektuaren baitan, Gazte gara gazte atalean, "lagunarteko hizkerako berbak eta erranaldiak" bildu nahi izan dituzte.
15.000 inguru euskal atsotitzak eta horien baliokideak gaztelaniaz, ingelesez eta latinez.
Gaztelaniaz gehien erabiltzen diren 3.500 lokuzio aukeratu, eta euskarazko ordaina bilatu diete. Bizkaierako formaren ondoan, euskara batukoa ere ageri zaigu.
Intzar Damasok idatzitako Naparroako euskal-esaera zarrak liburuko esaera guztiak.
Oinarrian gaztelaniazko esaera zaharren bilduma bada ere, sarrerek, besteak beste, euskarazko ordaina ere ematen dute.