Jokoak

Elkanoren abentura jolasa

Elkanoren abentura elkarrizketan aritzeko jokoa da, eta ezarrita dago Telegram mezularitza-aplikazioan eskuragarri dagoen txat baten bidez (iOS eta Android sistema eragileetan erabilgarria) zein Web bitartez (PCrako edozein sistema eragilerekin eta Ubuntu Phone edo Windows Phone moduko beste gailuekin).

Elkarrizketa-jokoa da, euskarazkoa, eta, beste jokoen aldean, ezaugarri bereziak ditu. Testuan oinarritzen da, eta jokoa bera abentura hutsa da: irakurri ahala, erabiltzailea istorioaren protagonista bihurtzen da, eta, hala, istorioan eragiteko aukera du, istorioa aldatuko duten erabakiak hartu behar baititu. Horrela, jokoak amaiera ezberdinak ditu.

Elkanoren abentura ezagutu nahi dutenek, hurrengo web orrialdera joan daitezke: https://www.elkanoabentura.eus/.


Egunean Behin. Galdera-erantzunen euskarazko joko berria.

CodeSyntax enpresa eibartarrak galdera-erantzunen dinamikan oinarrituta dagoen aplikazioa sortu du, 'Egunean behin' izeneko jokoa. Bakarka edo taldean jokatzeko prestatua, euskaraz. Android mugikorretan zein iPhoneetan instala daiteke.

Izenak berak dioen bezala, egun bakoitzean partida bakarra jokatzeko aukera dago eta erabiltzaileak hamar galdera erantzun behar ditu, ahalik eta azkarren. Honek puntuak lortuko ditu asmatutako erantzun kopuruaren eta pasatako denboraren arabera. Halaxe, jokalariak sailkapenenean gora edo behera egingo du, eta aste bakoitzean puntu gehien lortzen duenak sari bat eskuratuko du.

https://play.google.com/store/apps/details?id=com.irontec.jakina

Mixu baserrian

Eusko Jaurlaritzaren IKT deialdia baliatuta, Adimenlabs enpresak euskarazko chatbot hau garatu du, Mixu Baserrian. Chatbot bat mezularitza-aplikazio bitartez funtzionatzen duen aplikazioa da, eta erabiltzailea lengoaia naturalean komunikatzen da bot edo robotarekin.

Mixu Baserrian elkarrizketan aritzeko jokoa da, eta ezarrita dago Telegram mezularitza-aplikazioan eskuragarri dagoen txat baten bidez (iOS eta Android sistema eragileetan erabilgarria) zein Web bitartez (PCrako edozein sistema eragilerekin eta Ubuntu Phone edo Windows Phone moduko beste gailuekin).

Elkarrizketa-jokoa da, euskarazkoa, eta, beste jokoen aldean, ezaugarri bereziak ditu. Testuan oinarritzen da, eta jokoa bera abentura hutsa da: irakurri ahala, erabiltzailea istorioaren protagonista bihurtzen da, eta, hala, istorioan eragiteko aukera du, istorioa aldatuko duten erabakiak hartu behar baititu. Horrela, jokoak amaiera ezberdinak ditu.

Jakina Euskal Tribiala

Azkue Fundazioak Jakina! Euskal tribiala online jokoa garatu du. Jakina! Euskal tribiala da, formatu honetan internet bidez jokatzeko sortu izan den lehenengo jokoa euskaraz.

Jokoaren helburua da erreminta atsegin, dibertigarri eta didaktikoa eskaintzea , jokoaren bidez euskaldunon arteko harremana sendotzeko.

Jakina! zortzi gaien inguruko galderaz osatuta dago: Euskara eta literatura; kirola eta aisialdia; zientzia eta teknologia; geografia eta historia; kultura eta artea; zinema eta ikuskizunak; gizartea eta ohiturak; eta musika eta dantza.

Erabiltzaileak gaia aukeratu eta horren barruan maila ezberdinak izango ditu, galderak erantzunez eta zuzenekin puntuak lortzen joateko. Galdera bakoitza erantzuteko denboraren kontra jokatu behar da baita ere.

https://play.google.com/store/apps/details?id=com.irontec.jakina

EducaPlay

Hezkuntzarako jarduera interaktiboak eskaintzen dituen gunea da. Irakasleek eskura izango dituzte ikasleekin erabiltzeko moduko hainbat joko. Gune honen alderdirik interesgarriena da jarduera irakasleek beraiek sortu eta moldatu ahal dituztela. Bestalde, jardueren hizkuntza ere hauta daiteke eta, besteak beste, euskara ere erabilgarri dago.

Ikasitz

Zure seme-alabei euskararen oinarrizko hiztegia ikasten lagundu nahi badiezu, Ikasitz jokoarekin lortu dezakezu.

Haurrentzako egindako joko hezigarri honekin, zure seme-alabek hainbat gai desberdini buruzko hitz berri ugari ikasi ditzateke, ondo pasatzen duten bitartean.

https://play.google.com/store/apps/details?id=com.irontec.ikasitz

Olentzerori gutuna

Olentzerori gutuna idatzi, zure opariak aukeratu eta abestu bere kanta mugikorraren bidez!

Olentzero modernizatu egin denez, orain bere opari zerrenda aplikazio honen bidez jaso dezake. Hori bai, lehenengoz urtean zehar ondo portatu zarela frogatu behar du. Zintzo izan bazara zure nahiak beteko ditu!

Olentzeroren kanta abestu dezakezu pozik egon dadin. Ez ahaztu jateko eta edateko zerbait uzteaz, bere bidea mendian zehar errazagoa egiteko.

https://play.google.com/store/apps/details?id=com.irontec.ikasitz

Galdeketaun

Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak, Nontzeberri kultura atariarekin elkarlanean, GALDEKETAUN 12 eta 17 urte bitarteko gazte euskaldunei zuzenduriko lehiaketa abiatu du. Ekimenaren helburua, euskara, gazteak eta teknologia berrien uztarketa sustatzea da, beti ere euskararen erabilera gazteen artean areagotzeko asmoz. Abenduaren 12tik Otsailaren 13ra arte parte hartzaile guztiak lehiatuko dira. Sari mordoak irabaz ditzakezu.

https://play.google.com/store/apps/details?id=net.galdeketaun

Online Jokoak EITBk umeentzat prestatu duen txokoa da. Umeek online gozatzeko bestelako jarduerak izango dituzte eskura, besteak beste, marrazki-bizidunak, jokoak, eskulanak, abestiak, zozketak eta lehiaketak. Honetaz gain, gurasoek ere eurentzako txokotxoa izango dute bere seme-alabekin batera jarduera hauek bideratu, osatu edota antolatzeko.

Childtopia Childtopia 2004ko irailean sortu zen etxeko txikienentzat jolaserako eta hezkuntzara bideratutako jolasak eskaintzeko asmoz. Haien eskuragarri jartzen dituzten material guztiak eskolako lana eta familia inguruaren lana indartzen duten irizpide psikopedagogikoekin eginak daude. Gunean musika, oroimena, hizkuntza, matematika, abilezia, kreatibitatea eta behaketa lantzeko jokoak ditugu eskuragarri. Sei hizkuntzatan aritzeko aukera ematen du, tartean, euskaraz.

Hiztegi proba. Zenbat hitz ezagutzen dituzu euskaraz? Basque Center on Cognition, Brain and Language eta EHUko Euskara Institutuak sortutako proba honetan 4 bat minututan zure hiztegi maila gutxi gorabehera nolakoa den jakingo duzu eta gainera ikerketa zientifikoan aurrera egiten lagunduko duzu.

Galdakaoko Udal Euskaltegiak bere webgunean jarritako jokuak. Urkatua, ezetz asmatu, hitz gurutzatuak, scramble (hitzak ordenatzea)... Hiztegia lantzeko modu jostagarria.

Euskaljakintzaren webgunean euskara ikasteko tresna ugari ditugu eta baita ongi pasatzeko hitzapasa jokoa ere bai. Maite Goñik beste behin, guztion interesekoa den beste baliabide bat jarri digu eskura. Hiztegia lantzeko modu atsegina.

EkoLinguA Solas-jokoa Hizkuntza-ekologian oinarritutako eztabaida-jokoa da.

Hizkuntza guztien iraunkortasuna oinarri hartuta, hizkuntza gutxituen aldeko jarrerak sustatu eta komunitatea ahalmentzeko lagungarri izan nahi du EkoLinguA jokoak.

80 minututan edo, 5-7 lagunen taldeak osatu eta eztabaida-kartak eta erronka-kartak baliatuz, ahalik eta jokaldi gehien osatzea izango du helburu.

Jolasteko, webgunean dagoen PDFa deskartu. Bertan, jolasteko behar diren txartelak, mahai-tapizak eta argibide-orriak izango dituzu eskura, denak modu errazean inprimatzeko prest.

Abestu eta jolastu euskaraz, hori da proposamena. Gune honetan elkar ezagutu, hizkuntzarekin gozatu, talde izaera indartu, abestu, dantzatu... hainbat jolas azaltzen dira gero guk egiteko. Ez dira pantailaren aurrean egiteko jolasak, lagunekin kalean, eskolan, etxean edo beste edonon egitekoak baizik.

Jolastuz ikasi. Txoko honetan matematika, euskara, ingurune eta beste gai batzuk lantzeko jokoak daude. Guztiak on-line jolasteko dira, batzuk bakarka eta beste batzuk binaka (arbel digitalean aritzeko aukera hortxe dago). Euskarari dagokionez, indikatiboko aditzak orainaldian eta iraganean erabiltzeko jolasa, entzumena lantzeko ariketak edota hiztegia ikastekoak daude, pasahitza, adibidez. Lehen Hezkuntzarako aproposa, nahiz eta Haur Hezkuntzarako atal bat ere baduen.

Hitziki 0-6 urte bitarteko haurrentzat pentsatutako jolasa da, hiztegia ikas dezaten. On-line edo sakelakoan jolasteko deskarga daiteke.

Berni jokoa Ainara Romero psikologo eta Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako Didaktika eta Eskola Antolakuntza saileko irakaslearen doktorego tesiaren emaitza da.

Haur Hezkuntzan irakurketa zailtasunak antzeman eta lantzeko ariketak joko gisa planteatzen zaizkigu.