Euskaltzaindia

http://www.euskaltzaindia.net/

Euskaltzaindiaren erabaki, proposamen eta bestelakoak sarean.

ARAUAK: Euskaltzaindiaren arau guztiak eskura Interneten.

CORPUSA: XX. mendeko euskararen corpus estatistikoa. Berton, euskararen ikerle ororentzat baliagarri izango diren hizkuntza-datutegiak kontsultagai jartzea da asmoa. UZEI elkarteak egin du Corpusa.

EUSKERA agerkaria: Euskera agerkaria Euskaltzaindiaren aldizkari ofiziala da eta 1919tik aurrera argitaratzen da, bi etenekin: 1938-1952 eta 1954-1955. Akademiaren lan eta agiriak jasotzen ditu eta, orobat, hainbat egileren artikulu eta txosten akademikoak.

EUSKALTZAINDIAREN HIZTEGIA: Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua eskura Interneten.

OROTARIKO EUSKAL HIZTEGIA: Orotariko Euskal Hiztegia Euskaltzaindiak burutu duen egitasmo handienetakoa da, zalantzarik gabe, handiena ez bada. Hiztegigintzan ari direnentzako nahitaezko erreferentzia da. Hiztegi historiko honetan jaso dira euskaraz idatzi diren liburu esanguratsu gehienak, aro eta euskalki ezberdinetakoak.

IZENDEGIAK, EUSKAL ONOMASTIKAREN DATUTEGIA (EODA): Izendegiak hiru multzo nagusitan banatzen dira, deitura edo abizenak (Agirre, Etxebarria,...), ponte izenak (Eneko, Leire, Miren,...) eta leku-izenak, eta azken honetan era askotakoak: probintziak, eskualdeak, herriak, mendiak, ibaiak, e.a. Ohar edo iradokizunak ere egin daitezke bertan.

JAGONET kontsulta- eta aholku-zerbitzua: JAGONET kontsulta- eta aholku-zerbitzua da, euskararen erabilera zuzena eta egokia eragitekoa. Zerbitzu honen bidez Euskaltzaindiaren hainbat alorretako erabakiak eta aholkuak kontsulta daitezke.

PLAZABERRI agerkari digitala: Euskaltzaindiaren agerkari digitala da, Prentsa Zerbitzuak kudeatua eta Akademiaren ekitaldi nagusiak gizarteratzeko sortua. Agerkari digital hau blog bat da, eta blogak dituen ezaugarri guztiak ditu. Web eta RSS bidez banatzen da, eta irakurleen iruzkinei irekita dago.

IKER egitasmoak: Euskaltzaindiak sorreratik du Iker Saila, bere helburuetan hizkuntzaren corpus-az arduratzea ezarria duelako. Akademiak goi-mailako ikerketa bultzatzea du xede, hizkuntzaren arau, gomendio eta abarren oinarri izan behar duena. Hiztegigintza, Gramatika, Dialektologia, Onomastika, Literatura, Fonetika eta Fonologia.

JAGON egitasmoak: Euskaltzaindiak sorreratik du Jagon Saila, eta bere helburuetan euskara sustatzea, erabilera zabaltzea, hizkuntzaren kalitatea bermatzea eta hiztunen eskubideak zaintzea daude.