Beste batzuk

Liburuak argitaratu ondoren, zenbaitetan liburu horiek sarean jartzen dituzte. Askotan sarean jartzea izaten da gerora kontsultatzeko modu bakarra, argitalpenak agortu edo zaharkitu egiten direlako. Argitalpen horietako batzuk dira ondorengoak. Ez dira, jakina, egunero-egunero kontsultatzekoak, baina bai, dudarik gabe, gaurkotasunik galdu ez duten dokumentuak.

HABE erakundeak digitalizatu egin du 1998an Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusiak argitaratu zuen liburu hau. C1 mailako gramatika gaitasuna lantzeko azalpen teorikoak eta ariketa interaktiboak biltzen ditu.