EIMA

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Euskara Zerbitzuak 1982. urtetik hona abian duen lan-programa bat da. Helburu nagusia da unibertsitate aurreko ikasmailetarako euskaraz behar adina ikasmaterial sor dadin bultzatzea, ikasmaterial horien kalitatea zaintzea eta ikasmaterial horiek zabalkundea izan dezaten administraziotik laguntzea. 

Euskal IkasMaterialgintza (EIMA): Hezkuntza saila estilo-liburu bat ari da prestatzen ikasmaterialgintzan dabiltzanentzat erreferentzia izateko. Zatika ari dira estilo-liburu hori prestatzen eta orain arte argitaratu dituzten guztiak eskuragarri daude Interneten.