EHU

Euskal Herriko Unibertsitateak dokumentu, corpus, hiztegi eta bestelako baliabide asko ditu bere webgunean 

AZPidazki: Euskal Herriko Unibertsitateko administrazio eta zerbitzuetako langileek erabiltzeko gomendio, arau eta baliabideak biltzen ditu. Baina, horrez gain, edonork ohiko hizkuntza zalantzak argitu nahiko balitu, hemen du aukera.

Euskaraz seguru: euskara zalantzarik gabe erabiltzeko gida (2011). Lan egiteko eskura ditugun tresnak ezagutarazi eta gomendio orokorrak ematea da argitalpen honen helburua.

EHUTSI: Euskara ongi erabiltzen laguntzeko aplikazioa da.

EHUko erkidegoan

HUTSik egin gabe

EUTSI nahi diogu euskararen tradizio hoberenari.

EHULKU: euskaraz idazterakoan eta hitz egiterakoan egiten ditugun zenbait akats nola zuzendu aholkatzen digute astero-astero.

Sareko Euskal Gramatika: gramatika bat baino gehiago, hizkuntzari buruzko entziklopedia izatea nahi dute egileek. Gramatika guztiek bezala, fonetika, fonologia, morfologia eta sintaxiari buruzko deskribapenak jasoko ditu. Horrez gain, lexikografia, hizkuntzaren historia, jabekuntza eta prozesamendua, euskararen egoera eta erabilera datuak ere bilduko ditu. Sarean kontsultatzeko diseinatutako gramatika izanik, testuei grabazioak, mapak eta argazkiak erantsiko dizkiete.

Kalkoen Behatokia: ikerketa-proiektu bat da, beste hizkuntza batetik kalkaturiko hitzek eta egiturek euskaraz zer ibilbide egiten duten aztertzeko helburua duena. Proiektua, UPV-EHUko ikertzaile-talde batek eraman du aurrera, EITBn sortutako irrati, telebista eta Interneteko testu-bilduma zabal bat erabiliz.