Antolakuntza

KONTSEILU ESKOLARRA

    1. ZER DA?

Eskola elkarteko kideen partaidetza organoa da: irakasleak, gurasoak, zerbitzuetako langileak eta ikasleak.

Eskola bizitzan funtsezkoak diren erabakiak hartzea dagokio. Ikasturte hasieran eta bukaeran bilduko da gutxienez. Aldez aurretik bidaliko zaie partaide guztiei deialdia eta saioari buruzko dokumentazioa. Bere funtzioak, Euskal Eskola Publikoaren legeak markatutakoak dira.

2. PARTAIDEAK

Gure eskolari dagokionez, honako osaketa du: zuzendaritza taldea, klaustroak aukeratutako hamar irakasle, gurasoen artean aukeratutako hamabost guraso, administrazio eta zerbitzuetako ordezkari bat eta Udaleko ordezkari bat.

3. BATZORDEAK

Kontseilu Eskolarrak batzorde batzuk ditu: iraunkorra, ekonomikoa, jangelakoa...