Lehen Hezkuntzako eraikinean berdegune ederra eta zuhaitzak ditugu, eta bertan eskolako ortua. Baratzak edo ortuak aukera ematen digu zenbait landareen garapena eta ezaugarriak gertutik behatzeko eta aztertzeko. Ortua landuz ohartzen gara zenbat denbora behar duten landareek hazteko, eta zelako zaintza lanak egin behar diren hazitik fruitura heltzeko.
Azken finean, lurra errespetatzen eta zaintzen ikasteko aukera ezin hobea.
Pasaden udaberrian familia batzuen laguntzarekin ilusioz eta gogotsu hasi ginen ortuko lanetan, ikasle talde guztiek aukera izan zuten parte hartzeko.
Iaz hasitako lanari egitasmo berri bat gehituko diogu aurten: konposta egitea.
Fruta eta barazki batzuekin ausartu ginen: tomateak, lekak, letxugak, kalabazinak eta azken uzta oparoa kuia edo kalabazena.
Laburki azalduko dugu zer egin genuen kalabaza uzta oparoa lortzeko.
Kalabaza edo kuia landatu baino lehen lurra aitzurtu, ongarritu eta zuloa egin behar da.
Ondoren landaretxoa ondo egokitu zuloan eta lurra ematen da.
Euria eta xomorroen laguntzarekin aste batzuk pasa eta gero kalabaza landarea ederra egiten da eta fruitua ematen hasten da.
Urrian Kalabaza uzta batu eta zatika eskolako familien artean banatu genuen.