Ikt - informatika

Azken urteetan, Bizkotxalde eskolak urrats nabariak eman ditu Informazio eta Komunikazio Teknologia (IKT) alorrean. Hasieratik Eskola 2.0 programan parte hartu dugu eta ikasgelak digitalizatzen ahalegin handiak egin ditugu: arbela digitalak, wifiak eta bideo-proiektoreak instalatu ditugu, gela guztiak ordenagailu banarekin hornituta daude eta eramangarriak 5. eta 6. mailetan jarri dira.

Era berean, Teknologia-Heldutasun ereduan parte hartzen hasi ginen. Proiektu honek eskolako prozesuen digitalizazio-maila zein irakasleek ikasgeletan IKT erabiltzeko du ten maila adierazten du. Eredu honek hiru maila ditu eta guk maila ertaina lortu dugu.

Bitartean, irakasleen formazioan ere aurrera pausuak eman ditugu: Hezkuntzako aplikazioak ezagutu eta martxan jarri ditugu, IKTren inguruko zenbait aplikazioetan eta tresnerietan ezagutza eta trebezia lortu dugu. Teknologia berrien erabilerarekin lotuta, ikasle, irakasle eta familientzat ciberbullying-i buruzko hitzaldiak antolatu ditugu eta Eskolako komunitateari begira komunikazioa errazteko asmotan korreo elektronikoa, web gunea, sites eta wiki martxan jarri ditugu.

Eskolak G SUITE for Education zerbitzuaren aldeko apustua egin du eta eskaintzen dizkigun aukera hauek (gmail, sites, drive eta classroom) ikasgeletako metodologiaren aldaketan eragina izan dute: ikasleekin informazioa, web interesgarriak eta bideoak konpartitzen ditugu eta haiek lanak eta jarduerak aplikazio hauen bidez egiten eta aurkezten dituzte banaka edota taldeka. Ikasleek teknologia berrietan trebatzen, egokitzen eta modu eraginkorrean erabiltzen ikasten dituzte.

Baliabide digitalak ohiko beste baliabideekin ikas-irakas prozesuan modu normalizatuan uztartu behar direla argi dugu.


ESKOLAKO IKT BATZORDEA

ESKOLA 2.O

2.0 Eskola Programak aurrerapauso handia dakar; izan ere, hezkuntzan Informazioaren eta Komunikazioaren teknologia berriak sartzen ditu. Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko ekainaren 5ean erabaki zuen Euskadin programa hori sartzea, eta hori 2010-2013 bitarteko ekitaldietan gauzatuko da: Lehen Hezkuntzako 5. mailatik Bigarren Hezkuntzako 2. mailako ikasgela guztiak digitalizatuz, irakasleak metodologia berriak erabiltzeko prestatuz eta multimedia-edukiak sortuz.

Eskola 2.0 programaren HELBURUAK:

• Ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatzea.

• Irakasleak IKT-dun gaitasunetan trebatzea.

• Ikasgeletako metodologia aldaketari laguntzea.

• Eten digitala murriztea.

• Lan dinamikoa, partehartzailea, beste ikastetxeekin lankidetzan eta sarean sustatzea.

• HEZIKETA KALITATEA HOBETZEA.

ESKOLAKO TEKNOLOGIA-HELDUTASUNAREN EREDUA