Bi eraikin multzok osatzen dute eskola-azpiegitura:
- Lehen Hezkuntzako eraikina: Uribarri kalea 5
- Haur Hezkuntzako eraikina: Santiago kalea 1
2017ko irailean Haur Hezkuntza ERAIKIN BERRIA estreinatu genuen!!!
AURKEZPENA
Bizkotxalde HLHI, Basauri herrian kokaturik dagoen eskola publikoa da.
D eredua, Haur Hezkuntzako 2 urteko gelatik Lehen Hezkuntzako 12 urtera eskaintzen dugu.
IBILBIDEA
Haur eta Lehen Hezkuntza Bizkotxalde eskolan egitekotan, Bigarren Hezkuntza IES Uribarri-n egitea dagokio.
HISTORIA
1921ean, Diputazio eta udalaren ezker sortu zen izen honekin “Arizko auzoko eskola”.
1950ean izena zen “Escuelas Graduadas de Niños Lope de Vega”
1967an sua hartu zuen eta 1968an zutik geratzen zen eskola erdia bota zuten. Leku berberan eraikin zuten eskola berria.
1975ean graduatu zen lehenengo promozioa 1979an ikasleen guraso elkartea eratu zen
1986an hiru urteko umeentzat B eredua ireki zuten.
1992 Calderón de la Barcarekin fusionatu zen 1999ra arte
1995ean bi urteko umeak hasi ziren eskolara etortzen.
1996 D eredua ezarri zen.
2008ko irailean bi eraikinetan banatuta egon zen ikasleria: LH Uribarri kalean eta HH Lehendakari Agirre kalean.
2009an eskola zaharra bota zuten HHko eskola berria egiteko.
2012ko uztailaren 12an izen aldaketa “BIZKOTXALDE eskola”.
2015eko irailean HHko eskola eraikitzen hasi ziren eta 2017ko maiatzerako bukatuta egongo zela esan zuen Hezkuntza Sailak.
2017ko irailean Haur Hezkuntza eraikin berria estreinatu genuen.