Astean behin ere, tertulia literario dialogikoak egiteko elkartzen gara. Literatura unibertsaleko obrak irakurtzen ditugu eta horien inguruan elkarrizketak sortzen dira. Klasikoak aukeratzen ditugu giza arazoekin eta pertsonen bizipenekin lotura zuzena dutelako.
Bide batez kultura klasiko unibertsalera hurbiltzen gara.Tertulia garatzeko norberak aurrez aukeratu duen pasartea
azaltzen du taldekideen aurrean interesgarria delako edota gogoeta piztu duelako berarengan.
Horrek guztiak batetik, elkarrizketa aberatsa sortzen du taldean eta beste aldetik ezagutza elkarrekin eraikitzeko
eta gaietan sakontzeko aukera ematen digu.
Hona hemen orain arte irakurritako hainbat izenburu:
“Ahatetxo itsusia”
“Enperadorearen jantzi berriak”
” Esoporen alegiak”
” Mantxako On Kixoteren abenturak”
” Oliver Twist”
“Greziar mitoak”
“Tom Sawer-en abenturak”