1. saioa

Badminton kirol ezagutza. Zer dakigu?

Lekua

Materiala

Gimnasioan

Posteak, sareak, erraketak eta hegalariak (lumak)

JARDUERAK

1.1. jarduera. Aldez aurretik dakiguna baloratzen 15'

Borobilean biltzen gara eta irakasleak planteatutako galderen inguruan hausnarketa egiten dugu gure iritzia emanez. (1. ERANSKINA)

    • Zer da badminton? Inoiz jokatu duzu? Non?
    • Historia ezagutzen duzu?
    • Zelaiaren marrak eta posteak non jartzen dira?
    • Sarearen altuera?
    • Zein teknika edo kolpe ezagutzen duzu?
    • Zeintzuk dira falta arruntenak Badminton jokatzean?
    • Zeintzuk dira bere modalitateak?
    • Eta bakoitzaren puntuazio sistema?
    • Partidu bat irabazteko zer egin behar da?
    • Materiala ezagutzen duzu?
    • Eta badmintoni buruzko kartela jartzen dugu arau nagusiak gogoratzeko (2. ERANSKINA).

1.2. jarduera. Landuko dugunaren berri 7'

Unitate didaktikoan zehar landuko dugunaren berri ematen digu irakasleak:

  • Aurkaritzan egiten den kirol berri bat nahi dugu neska-mutilen artean lehiaketa bat burutu ahal izateko giro onean eta neska-mutilen arteko harremanak hobetzeko.
  • Xedea: badmintonaren zehaztasunak ikastea eta praktikatzea bikote misto modalitatean, partiduak kiroltasunez eta elkarrekiko errespetuz jokatuz.
  • Eginkizuna: badminton txapelketa misto bat antolatzea eta jokatzea.
  • Adostu ditugu edukiak, jarduerak eta ebaluazioak.

1.3. jarduera. Erraketa eta hegalariarekiko familiarizazioa eta jolasak 8'

Banaka erraketa eta hegalari (luma) batekin, hegalariak jotzen dugu airean mantentzeko ahalik eta denbora gehien.

  • Naturalean eta errebesean
  • Txikiak eta luzeak; ezetz sabairaino?
  • Geldi, oinez eta trostan

1.4. jarduera. Jolasak 8'

  • Zelan harrapatzen da hegalaria erraketarekin goitik datorrenean? Eta lurrean balego?
  • Binaka, saiatzen gara lagunaren gainetik gainditzen hegalariarekin, gogor jotzen. (potentzia, globoak)
  • Binaka, saiatzen gara laguna jotzen hegalariarekin. (punteria, paraleloak)
  • Binaka, saiatzen gara lagunaren hanketan jotzen hegalariarekin. (punteria, erremateak)