2. saioa

Oinarrizko teknikak eta desplazamenduak

Lekua

Materiala

Gimnasioan

Posteak, sareak, erraketak eta hegalariak (lumak)

JARDUERAK

2.1. jarduera. Erraketaren harrerak 10’

Borobil handian ikusten eta probatzen ditugu erraketaren harrera desberdinak eta noiz erabili:

  • unibertsala (orokorra)
  • errebesekoa
  • tapizekoa

Harrapaketan jolasten dugu erraketa hartuta harrera ezberdinekin.

Irakasleak beste proposamen batzuk luzatzen dizkigu:

  • Baliteke hegalariari eusten erraketaren gainetik erori gabe?
  • Zein harrera erabili duzue laguna leunki jotzeko?
  • Eta zein erabili duzue hegalariari eusteko? Galdetu digu irakasleak.

2.2. jarduera. Beroketa espezifikoa 10’

Kirol honetan beroketa egokia lortzeko hainbat ariketa espezifikoak burutu ditugu: zelaiak gurutzatzen ditugu erraketa bana hartuta, trostan norbere erritmoan, lurra ukitzen sare azpitik pasatzean.

  • 2 bider zelaiak gurutzatzen sigi-sagan, “pausu + pausu-bikoitza” erabiltzen.
  • 2 bider zelaiak gurutzatzen, zelai bat aurrerantz korrika eta zelai erdia atzerantz alboko pausoak eginez.
  • Hanken luzaketak egiten ditugu: gluteoak, koadrizeps, aduktoreak eta bikiak.
  • Gerriaren luzaketak, alboetarantz eta biraka.
  • Sorbaldak eta eskumuturren luzaketak.

2.3. jarduera. Kolpe motak 8’

1x1 zelai erdian hegalaria elkarri pasatzen diogu era desberdinetan:

  • goitik, altuera erditik eta behetik
  • altuak eta baxuak
  • naturalak edo errebesekoak
  • tentsiodunak edo flotagarriak (kanpaidunak)
  • aurrera eta atzera abisatuta
  • aurrera eta atzera abisatu gabe

Zeintzuk dira eraginkorrenak? Zergatik? Iritzia elkarri eman diogu.

2.4. jarduera. Oinarrizko jarrera zelaian 8’

Aurreko ariketan bezala baina kolpe laburrak (saretik gertu) edo luzeak (atzeko marrarantz) hegalaria bidaltzen, hurrengo gauzak kontutan harturik:

  • Zein da posiziorik egokiena abiaduraz erreakzionatzeko? Hankak apur bat flexionaturik eta zabalik, erraketaren aldekoa atzean, orekatuta.
  • Non egon behar da erraketa? Erraketaren burua gure buruaren parean
  • Erraketarik ez duen besoa erabiltzen da? Bai, flexionaturik prest altzetako jo aurretik, hegalariari seinalatzen.

http://visitbirmingham.com/es/what-to-do/sport/badminton/

Kolpea burutzean 3 mugimendu segituan egiten dira:

  • Hanken posizioaren aldaketa (atzetik aurrera)
  • Gerriaren errotazioa
  • Azkenez, sorbalden errotazioa atzetik aurreranzko mugimendua eginez, ahalik eta goienen eskumuturreko mugimendu bortizki batez hegalaria jotzen dugu.

2.5. jarduera. Leku-aldatzeak-desplazamenduak 10'

Elkarri luma jotzen ari gara adi egoten ea zelan mugitzen garen kolpatzeko eta hurrengo kolpearen aurretik?

  • Aurrerantz (sarerantz): pausu bat edo gehitu pausu bikoitz bat heltzeko. Jotzearekin batera bultzatu azken hanka honekin atzerantz itzultzeko zelai erdira.



https://goo.gl/images/I003IH
  • Atzerantz: pausu bikoitzak eta atzera heltzean, aurreko jardueran definitutako mugimenduen kate horren jarraian korrika itzultzen gara erdira, aurkariak jo aurretik oinarrizko posiziotik hurrengo desplazamendua egiteko prest.

Adostu eta gero berriro errepikatzen dugu aurrera eta atzera hegalaria zuzentzen, horrelako desplazamenduak erabiltzeko.

2.6. jarduera. Hausnarketa 5'

Ikasleok borobilean jartzen gara, eta saioaren garapenean izandako bizipenak komentatzen ditugu:

  • zailtasunak, lorpenak, emozioak, proposamenak…
  • parte hartzeari buruz
  • sentimenduei buruz; ea norbait txarto sentitu den
  • jardueren zailtasunari buruz
  • ikasitakoaren inguruan eta denek berdin ikasi dute edo baliozkoa den guztientzat