3. saioa

Oinarrizko jokaldiak (jokaldiak+ibilbideak) eta konponketak

Lekua

Materiala

Gimnasioan

Posteak, sareak, erraketak eta hegalariak

JARDUERAK

3.1. jarduera. Beroketa espezifikoa autonomoki 5’

Bi taldetan bananduta aurreko saioko beroketa espezifikoaren ariketak gogoratzen eta burutzen ditugu era autonomoan. Ez dugu ahaztu behar luzaketak egitea amaieran irakaslearen laguntzarekin.

3.2. jarduera. Erreakzio abiadura 2X2, erraketa 1ekin 5'

Zelai erdietan 2X2 jolas egiten dugu, beste aldera hegalaria pasatzen baina txandaka jotzen erraketa bakarrarekin. Gogoratu eta kontutan hartzen ditugu aurreko saioan ikasitako desplazamenduak.

3.3. jarduera. Oinarrizko jokaldiak, 1x1 10'

Denok batera azalpena jaso eta ikusten dugu jokaldi bakoitza zelan burutzen den gogoratzeko eta gero praktikatzeko bat baten kontra, zelai-erdia erabiltzen:

  • sakea
  • globoa (bere desplazamenduarekin)
  • dejada (bere pausuekin)
  • globo eta dejadak aurkaria engainatzeko (BTk areagotu)
  • paraleloa (BTk moteltzeko)
  • errematea eta defendatzeko jarrera.


3.4. jarduera. 1X1 partiduak 15'

Bi taldetan bananduta, talde batek binaka jarrita 1X1, 11 puntuko 2 set jokatu ditu eta gero, ondoko zelaikoekin, irabazleen artean eta galtzaileen artean.

Bakarrik erabiliko dugu zelai erdia, aurrez aurre eta bikoterako pasilua kenduta.

3.5. jarduera. Erraketaren konponketa (3.4rekin batera) 15'

Beste erdiak erreketaren kordela apurtzean zer egin, zelan konpondu eta erabili beharreko materiala (puntzoiak, aliketatsuak, artazitsuak, kordela, kirten zaharra) ikusten eta praktikaren bidez ikasten dugu irakaslearen gidapean.

Gero, erraketa konponketa irakasleari erakusten diogu bere oniritzia emateko edo akatsak argitzeko.

Gero rolak trukatzen ditugu denok partiduak jokatzeko eta konponketak egiteko.