6. saioa

Arbitraje lanak eta lehiaketa egokituak

Lekua

Materiala

Gimnasioan

Posteak, sareak, erraketak eta hegalariak (lumak)

JARDUERAK

6.1. jarduera. Partiduen aurreko beroketa. 10'

Lehiaketetan partiduaren aurrean 5 minutuko berariazko beroketa egin dezakegu. Beraz, gaur eskatzen zaigu beroketa orokorra (5’) egin ondoren, hurrengo 5 minutu horietan zeintzuk izan daitezkeen egin beharreko ariketa espezifiko horiek:

    • Globoak
    • Globoak, dejadak eta kontradejadak
    • Paraleloak
    • Globoa - errematea - dejada, errepikatzen
    • Sakeak

6.2. jarduera. Arbitroa eta marrazaina 25'

25’

Lehiaketan, jokalarien eginkizunak legezko eran eta kiroltasunez garatu daitezen, arbitroak eta marrazainak egoten dira partidua zuzentzen. Horregatik, euren rolak aztertzen eta praktikatzen egon gara, arautegia aplikatzen eta tantoa eramaten, sortzen diren zalantzak irakasleari galdetuz.:

  • Partiduren aurreko zozketa
  • Alde batean arbitroa eta bestean marrazaina besoen keinuekin kanpo-barruan adierazten.
  • Zerbitzuko faltak adierazi eta azaldu.
  • Puntuazioa eraman eta adierazi (ozen esan).
  • Jokalarien adierazpenak zaindu.
  • Amaieran, agurtu jokalari biak eta marrazaina.

Seinaka jarrita, txandaka, bi bikotek mistoen 11 puntuko set bat jokatzen duten bitartean geratzen diren bi ikasleek arbitro eta marrazaina lanak burutzen dituzte, emaitza-orriaren laguntzaz (4. ERANSKINA). Eta irakasleei ematen diogu balioesteko.

6.3. jarduera. Badminton egokitua 5'

Zenbait ikasle desgaitasun edo behar berezi batekin badugu, lehiatzeko jokoa egokitzen da bere partaidetza errazteko aukerak berdintzen; galdetzen zaigu ea zelan egingo genukeen: (ad.) zelaia laburtuz atzetik edo/eta albotik, sarea ukitzea erraketarekin baimentzen edo/eta sakea egokitzen duen ahalmen mailara…



http://www.paralimpicos.es/publicacion/noticias.asp?n=1244

6.4. jarduera. Bikotekako partiduak eta ko-ebaluazioa 10'

Ikasle erdiak partiduk jokatzen dugun bitartean beste erdiak ko-ebaluazio orria betetzen dugu erabilitako kolpeak, aplikazio, jokoa eta jokalarien arteko harremanei buruz. Gero elkarri aldatzen diogu behatzaile eta jokalariaren rola.

Amaieran lagunarekin komentatzen dugu apuntatu duguna eta orria irakasleari ematen diogu. (5. ERANSKINA)

Komunikazio ona egon da bikotean aritzean?

Elkarri animatu eta lagundu diogu?