7. saioa

Bikote mistoko liga txapelketako antolaketa eta partiduak

Lekua

Materiala

Gimnasioan

Badmintonekoa eta mahaia, aulkiak, ordenagailua, orriak...

JARDUERAK

7.1. jarduera. Lehiaketaren antolaketa 15'

Bi taldeetan bananduta, talde batek bikoteen lehiaketa bat antolatzen duen bitartean beste taldekideek beroketa orokorra eta espezifikoa burutzen dituzte, gero partiduk jokatzeko.

    • Erabaki behar dugu zein da epaile nagusia (lehiaketa osoa kontrolatu eta zuzentzen du), arbitroak eta marrazainak bikoteka, txandakatzeko. Zalantzaren aurrean berak erabakitzen du.
    • Lehiaketa sistema erabaki: 3 zelai ditugu, 6 bikoteen ligaxka (6. ERANSKINA). 15 partidu 5 errondatan jokatzeko
    • Mahaia prestatzen dugu, idazkaria eta dokumentazioarekin (koadroa, emaitza-orriak, zenbakiak zelaietan jartzeko eta sari moduan emateko diplomak (Internetetik jaitsi eredu bat prestatzeko: 7. ERANSKINA).
    • Jokalariak bikoteka apuntatzen ditugu lehiaketa koadroan, partidu bakoitzeko partaideak eta zelaiak izendatzen ditugu.
    • Emaitzak jaso eta gero, amaieran iragarriko ditugu.

7.2. jarduera. Jokatu, arbitratu eta behatu 30'

Bikoteko partiduk jokatzen ditugu (7 puntuko bi set irabazi). Talde antolatzailean, arbitratzen edo mahaian ez daudenek partiduak behatzen dituzte eta irakasleak emandako errubrika (8. ERANSKINA) betetzen dute jokalarien konpetentzia ebaluatzeko. Gero, emaitza-orria mahaian ematen da eta behaketa orria irakasleari ematen zaio.

Beraz, zelai bakoitzean egoten dira 2 jokalari, bi behatzaile, arbitroa eta marrazaina.

Erabilitako orri guztiak irakasleari ematen dizkiogu egindako lana balioesteko.

7.3. jarduera. Emaitzak iragarri eta sari-banaketa 5'

Bikoteen sailkapena iragarki taulan publikatu ostean, lehiaketa bukatzeko sari-banaketa egiten dugu, bikote bakoitzari dagokion diploma zuzendaritzako partaide batek emanez (aldez aurretik eskatu diegu une honetarako etorri eta bakoitzak zein diploma eman beharko zuen).


https://goo.gl/images/v3EB9j

7.4. jarduera. Behaketaren komentarioak 5'

Lehenengoz, behatzaileak eta behatuak elkarrekin emaitzak eta hobetu beharreko aspektuak komentatzen ditugu; bitartean, irakasleak talde antolatzailearen partaideekin hitz egiten du lehiaketaren garapenari buruz, egondako zailtasunei buruz eta arbitrajean bizi izandako esperientziari buruz; eta amaitzeko, danok batera talde handian partekatzen dugu ea gustatu zaigun, ondo pasatu dugun, komentarioak baliagarriak izan diren… etab.

Hurrengo saioan, taldeak aldatu eta antolatzaileak jokalariak bihurtuko gara eta alderantziz. Baliteke ligaren ordez, kopa moduan antolatzea. (3. ERANSKINA)