Hiruhilekoaren amaieran Ugalketa aparatua lantzen ibili gara. Horretarako “Hilekoa/Semena mundiala da” liburuak irakurriz ezagutza ugari partekatu dituzte. Bukatzeko IkasLab-en infografiak sortu dituzte, lehendabizi eskema egin eta ondoren Canvan digitalki antolatuz. Bukatzeko, ahozko-azalpena ere, inforgrafian QR bitartez txertatu dute.
Mikel Añibarro zientzialari kimikoak gure 5. eta 6mailako ikasleei elikaduran adituak diren zientzialari kimikoen jarduna zertan datzan azaltzen.
5. eta 6.mailako ikasleak herrian zehar ibili dira Agate Deuna abesten.
6.mailako ikasleak Haur Hezkuntzako ikasleei ipuinak irakurtzen dizkiete irakurzaletasuna adin guztietan sustatzeko asmoz.
Materia eta energiaren proiektuan sakontzeko pizgarri bezala 6. mailako ikasleak Eureka Zientzia museora joan ziren abenduan.
6. mailako ikasleak Lehen Sorospenen ikastaroa izan dute TXIKI DYAREN eskutik.