Datorren Martxoaren 27an, goizaldeko 05:24tan Severo Ochoa kaleko 3.zenbakian hartuko du lekukoa gure eskolak. Euskara gara!
Aste honetan Mikel Añibarro zientzialari kimikoa izan dugu, elikaduran aditua, HHtik LHra arteko gure ikasleei bere lana zertan datzan azaltzeko eta ikasleekin esperimentu kimikoak egiteko.
ZATOZ GUREKIN eskola ezagutzeko egingo ditugun bisita gidatuetara.
Izena emateko: arrigorriaga@arrigorriagaeskola.com
Minik ez! Azaroaren 25 lantzeko 5.mailako ikasleen egin diguten hormairudi honetan maila bakoitzak bere ekarpenak egin ditu esku, bihotz,lore eta oharren bidez.
2025/26 ikasturte berri hau Haur Hezkuntzako espazio berriak estreinatuz hasi dugu! Gure ikasleak pozarren dabiltza!
Ongi etorri eskolak eta institutuak sortutako ESKOLA AGENDA 2030 sitesera. Helburua herrian dagoen kutsadurari buruzko erabilerari eta plastikoen gehiegizko erabilerari buruz kontzientziatzea da.
5.mailako ikasleek institutuko 3 eta 4.mailako ikasleekin batera aurrera eramandako proiektua dugu honakoa. Poesia xuxurlari bihurtu dira egun batez eta txapelketa bat antolatu dute. Hona hemen egindako lanaren azalpen, argazki eta bideoak: Susurradores de Arrigo.
Euskal asteari amaiera emateko, eskolako ikasleek euskal dantza tradizionalak dantzatu zituzten Kantxa urdinean. Eguraldia lagun izan ez arren, oso gustura aritu ziren ikasleak eta primeran pasatu zuten.