Elkarbizitza gure eskola-komunitateko kide guztien arteko harremana hobetzeko egindako plana da. Honako osagai nabarmen hauek ditu “elkarbizitzarako” konpetentziak:
Norberaren sentimenduak, pentsamenduak eta nahiak modu asertiboan adieraztea … besteren sentimenduak, pentsamenduak eta nahiak adi entzutea eta kontuan hartzea.
Taldean ikastea eta lan egitea, nork bere ardurak onartuz eta helburu komuneko lanetan lankidetzan arituz, pertsonen eta iritzien aniztasunak dakarren aberastasuna aitortuta.
Giza eskubideen ondoriozko printzipio etikoak betez jardutea eta elkarbizitzaren oinarrizko gizarte-konbentzioetatik ondorioztatzen diren gizarte-arauak betez jokatzea.
Gatazkak elkarrizketaren eta negoziazioaren bidez konpontzea.
BAT taldearen funtzioak, batetik, jazarpen-kasuak ebazteko prozesua koordinatzea, eta bestetik, taldean kohesioa eraikitzeko ikastetxean egingo diren jarduerak proposatzea dira. Hori dela eta, SITE honetan protokolo bilduma eta talde kohesiorako hainbat jolas mailaka antolatu izan dira, kurtso hasieran zein beharrizanak dauden momentuetan eskura izan ahal izateko xedearekin.