3.mailako ikasleak IKASLAB gelan ibili dira hiruhileko honetako proiektuko gaiari zukua ateratzen “URA ETA PAISAIA”. Horretarako, gela bakoitzak bere biosfera propioa sortu du, aldagai desberdinak erabilita (lurra, lurra eta kotoia edo kotoia besterik ez). Guztiek jarri dituzte harriak eta harea azpian, eta haziak erein dituzte. Izotz blokeak jarri dituzte goiko kupulan. Honekin, uraren egoera aldaketak ikusten joango dira eta uraren zikloa ere ulertu ahal izango dute. Gainera, ereindako haziek fruituak ematen dituzten egiaztatu ahal izango dute hiruhileko honetan zehar. Lortuko ote dute?