5.mailako ikasleek institutuko 3 eta 4.mailako ikasleekin batera aurrera eramandako proiektua dugu honakoa. Poesia xuxurlari bihurtu dira egun batez eta txapelketa bat antolatu dute. Hona hemen egindako lanaren azalpen, argazki eta bideoak: Susurradores de Arrigo.
Maiatzaren 25 eta 26an, 5. mailako ikasleak Urkiolako parke naturalean egon dira ekintza ezberdinetan parte hartzera.
Txorien behatokia bisitatzeaz gain, median topa daitezkeen objektu ezberdinak lupekin begiratu, Anbotoko Mariren kondaira ezagutu eta Toki Alai interpretazio zentroa bisitatu dituzte.
Horrez gain, ibilbide bat egin dute animalia ezberdinen aztarnak topatzeko.