Prebentzioa

Prebentzio-ekintzak, KiVa programako unitateak esaterako, ikasle guztiei zuzenduta daude eta bullying-ari aurrea hartzea dute helburu.

EKINTZA OROKORRAK

  • Prebentziorako ekintzak 10 gaiko 3 multzotan banaturik: LH1-3koentzat, LH3-6koentzat eta DBH1-3koentzat. Gai bakoitza 45 minutuko bi saiotan aurrera eramateko diseinaturik dago. Gida didaktiko zehatza dauka eta ordenagailu jokoak ere baditu gaitasunak entrenatu eta orokortzeko.

    • Lantzen direnak: taldeko arauak, enpatia, estrategia seguruak, emozioez hitz egitea, komunikazioa, asertibitatea, berdinen presioa, bullying-ean ematen diren rol desberdinak, ciberbullying-a, nola defendatu zeure burua, nola defendatu bestea, bakoitzaren erantzukizuna, errespetua, eskubideak.